2017ko Arbitroen lehen ikastaroa hastear da

Curso Ikastaroa arbitro epaile
Curso Ikastaroa arbitro epaile

Datorren Astelehenean, Urtarrilak 16, Bizkaiko Saskibaloi Arbitroen Elkargoak antolatzen duen arbitroen ikastaro berri bat hasiko da. Ikastaroak bi aste iraungo ditu eta guztira 14 ordu izango dira. Izena emateko email bat bidali behar da árbitros@bizkaiabasket.com helbidera.

Arbitroen mundua, arautegiak,arauak eta saskibaloiaren funtzionamendua ikuspegi berri onetatik ezagutu nahi dutenek, aukera ezin hobea dute urtarrilaren 16an hasiko den ikastaro honekin. Guztira aurrez aurreko 8 jardunaldi izango dira, bakoitza 2 ordukoa. Ikastaroa urtarrilaren 16,17,18,19,23,24,25 eta 26an emango da. Astelehenetik Ostiralera Kirol Etxean izango da 19:00etatik 21:00etara eta ostegunetan Deustuko Kiroldegian 1:00etatik 20:00etara.

 

Kurtso honek 14 orduko iraupena du 2 astetan banatuko direlarik , beti astelehenetik ostegunera.

Programa honela banatzen da:

Teoria – 10 ordu – (Astelehenetik Asteazkenera)

  • Jokoaren Arauak.
  • 2 Arbitroen mekanika.

Praktika – 5 ordu – (Osteguna)

  • Seinaleztapena.
  • Zelaiko kokapena.
  • Arbitrajearen funtsezko oinarriak.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak