Pazko astean gaude asteburu honetan oraindik eta lehiaketa askok oporrengandik geldirik jarraitzen dute. Hala eta guztiz ere, zita garrantzitsuak ditugu, adibidez Zornotzak Zilarrezko LEB mailan jokatuko duena, Lehen eta Bigarren Nazional mailan maila mantentzeko eta azken fasea jokatzeko sailkapen partiduak eta Unamunok Azken Fasea aurretik Gizonezko Juniorretan jokatuko duen derbia.
ZILARREZKO LEB
ZORNOTZA SASKIBALOI TALDEA – HISPAGAN UPB GANDIA
Larrea Kiroldegia Larunbata 20:00etan.
Playoffa ziurtatua, garaipenak seigarren postua emango lioke Zornotzarrei.
GIZONEZKOEN LEHEN MAILA
GETXO S.B. – MUNGIA S.K.
Fadura Kiroldegia Larunbata 18:00etan.
Getxok fasean sartzea eta Mungia salbaziora hurbiltzea bilatuko dute.
EMAKUMEZKOEN LEHEN MAILA
GERNIKA KESB – UNAMUNO
Maloste Kiroldegia Larunbata 19:30etan.
Garaipen batek bosgarren postuan mantentzea baimenduko lieke etxekoei.
GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA
SALLEKO RENAULT AUTONERVION – ARRI BKL-A
Las Llanas Kiroldegia Larunbata 19:30etan-
Bizkaitarrek maila honetako talde sasoikoena jasoko dute etxean.
GIZONEZKO JUNIOR MAILA
UNAMUNO ESP – BILBAO UNAMUNO LV
Zorrotza Kiroldegia Larunbata 10:00etan.
Unamunoko talde bien arteko partidua Final Laurdenetako joaneko partiduan.