Alzolak osasuna bultzatuko du bizkaiko saskibaloiarekin batera

Alzolak osasuna bultzatuko du bizkaiko saskibaloiarekin batera

[box]Familia hasiz doa. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak kide berri bat izango du aurrerantzean, Alzola Basque Water. Ezinbesteko laguntzaile honek Osasuna banatuko du gure ikasleen artean eta Bizkaiko selekzioen ur ofiziala izango da Teknifikazio eta Eskola Saskibaloiko programetan.[/box]

Aste honetan burutu da Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren eta Alzola Basque Water enpresaren arteko elkarlan hitzarmena.  Bertan izan dira Asier Zabarte, Alzola Basque Water enpresako Komunikazio Arduraduna eta Koldo Mendia Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea. Gazteei ur mineral naturala osasunaren sinonimoa dela eta kirola praktikatu ondoren hidratatzeko erarik onena dela transmititzearen garrantzia azpimarratu dute biek.

Entitate bietako ordezkariak, Alzola Basque Water enpresak Altzola-Elgoibarren dituen instalazioetan batu ziren.  Alzola Basque Waterko botilatzailea den Balenzategui SA etxeko  Patxo Casal zuzendari orokorrak ondorengoa nabarmendu zuen: “ideia ona dela deritzogu, sozialki proiektu interesgarria da Bizkaiko Saskibaloi Federaziora batzea”. Ur mineral naturalaz hornitzeaz gain, Casalek “Uraren Kultura egiten dugu.Fisikoki eta Kimikoki oso garrantzitsua da organismoarentzat eta adin goiztiarretan uraren garrantzia jakinaraztea beharrezkoa da” adierazi zuen. Guzti hau transmititzeko “Hartu-eman handia izaten dugu txikienekin. Ura noiz edan adierazten diegu, urik ez edateak dakarren arazoak eta kirola egiten dutenek ondo jakin behar dute bigarren entrenamendurik garrantzitsuena atseden hartzea, lo egitea eta behar den bezala hidratatzea dela”.

Alzolako Ur Mineral Naturala herri onurarako izendatu zuten 1843. Urtean eta Alzolako iturburutik irteten da 29ºC tenperaturan osaketa kimiko orekatu batekin, horri zor dio bere kalitate eta berezitasuna.  Alzolako urak hainbat aitortza izan ditu eta 25 urteko datazio kronologikoa du, hau da, Euri edo Elur bezala Izarraitz mendian erortzen denetik, Alzolako iturburuan irteten den arte.

Hidratazio egoki baten garrantzia eta Bizkaiko jokalariei honi buruz irakastea Koldo Mendiaren motibazio handienetakoa da. Hortik dator uraren kultura sustatzeaz gehien arduratzen den Alzola Basque Water Enpresarekin elkarlan hau. “ Saskibaloia kirol bat den heinean, praktika osasuntsu baten isla izan behar da eta kirol eta bizitzan ohitura onak hartzeko lagundu behar du. Hori da akordio honekin bilatzen duguna, txikienei Uraren Kultura irakastea”. 

Elkarlan honi esker Bizkaiko selekzioek Alzola Basque Water izango dute beraien entrenamendu eta txapelketetan eta baita Teknifikazio Programa eta Eskola Kiroleko partaideek ere.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak