Covid-19ren aurka borrokatzeko neurrien egokitzapenari buruz Urkullu Lehendakariak asteazken honetan iragarri zuenez, kirol federatuari dagokionez, berrikuntzak aurreratuko dizkizuegu neurri horiek garatu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte:
- Kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira, 6 pertsonako taldeetan.
- Lehiaketak etenda jarraitzen du.
Neurri horiek abenduaren 12tik aurrera jarriko dira indarrean.
Bizkaiko Saskibaloi Federazioa Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren berritasun eta interpretazioen zain egongo da informazio gehiago jasotzeko.