MENU

Komunikatu ofizialaren aurrerapena

Covid-19ren aurka borrokatzeko neurrien egokitzapenari buruz Urkullu Lehendakariak asteazken honetan iragarri zuenez, kirol federatuari dagokionez, berrikuntzak aurreratuko dizkizuegu neurri horiek garatu eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte:

  • Kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira, 6 pertsonako taldeetan.
  • Lehiaketak etenda jarraitzen du.

Neurri horiek abenduaren 12tik aurrera jarriko dira indarrean.

Bizkaiko Saskibaloi Federazioa Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzaren berritasun eta interpretazioen zain egongo da informazio gehiago jasotzeko.