Bilbon jokatuko da Urrezko LEB mailako Lauko Finala

Bilbon jokatuko da Urrezko LEB mailako Lauko Finala

Espainiako Federazioak publiko egin du Bilbon jokatuko dela Urrezko LEB mailako Lauko Finala. ACB-n jokatzeko bigarren plaza Bilbao Arenan erabakiko da.

Astelehen honetan elkartu da Espainiako Federazioko Batzorde Exekutiboa eta aho batez onartu du Lauko Finala RETAbet Bilbao Basket-i ematea. Iberojet Palmak ere bere hautagaitza aurkeztua zeukan.

Ekainaren 1 eta 2an jokatuko da torneoa final laurdenetako lau garaileen artean.

RETAbet Bilbao Basket, Chocolates Trapa Palencia, Club Melilla Baloncesto, Carramimbre CBC Valladolid, Iberojet Palma, Covirán Granada, Liberbank Oviedo eta Rio Ourense Termal dira final laurdenak jokatzen ari diren zortzi taldeak.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak