Datorren urriaren 21ean Lurralde arteko III txapelketa ospatuko da Durangoko Landako Kiroldegian eta bertan izango dira haur mailako Bizkaia, Kantabria eta Errioxako selekzioak. Gureek Euskadi eta Nafarroako lurralde selekzioen arteko txapelketan prestatzeko baliatuko dute eta besteek Espainiako Autonomia mailako selekzio arteko txapelketa prestatzeko.
Txapelketa hau igandez ospatuko da osotasunean, eta emakumezko zein gizonezkoak arituko dira. Bizkaiko neskak faboritoak izango dira, aurreko edizioetan gailendu ondoren.
EGUTEGIA
09:30 BIZKAIA -KANTABRIA emakumezkoak
11:15 BIZKAIA -KANTABRIA gizonezkoak
13:00 KANTABRIA – ERRIOXA emakumezkoak
15:00 KANTABRIA – ERRIOXA gizonezkoak
16:45 BIZKAIA – ERRIOXA emakumezkoak
18:30 BIZKAIA – ERRIOXA gizonezkoak