Astearte honetan, Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroko auditorioan Eskola Laguntzaileen formakuntza saioko azken aurreko bilera burutu zen. Funtzionamenduaren mekanika eta edukiak birpasatu eta egunean jartzeko, bertan izan zen Pili Perez aladuraduna eta “Cata” arbitroa.
40 Eskola Laguntzaile inguru batu ziren derrigorrezko saio honetan. Azterketa burutu zuten hasieran eta eskola mailako arbitrajeetan ematen diren zalantza ohikoenak birpasatu zituzten, funtzionamendu eta arautegi mekanika aholkuak emanez. Hurrengo Saioa martxoan izango da Loiun, oraindik ziurtatu gabe dagoen toki eta ordutegian.
Izen ematea burutzeko abisatuko zaituztegu eta gogoratu gutxienez saio batera joan behar zaretela.