KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola eta Gernikak agur esan diete txapelketari final zortzirenetan

KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola eta Gernikak agur esan diete txapelketari final zortzirenetan

Final zortzirenetan bukatu da Kluben Arteko Espainiako Txapelketan talde bizkaitarren ibilbidea. Loiola Indautxuk Ointxe Araskiren aurka galdu zuen eta Gernikak Sant Adriáren aurka.

OINTXE ARASKI 57 – LOIOLA INDAUTXU 43

Badirudi denboraldi honetan Ointxe Araskik neurria hartu diola Loiola Indautxuri. Aurpegiak ikusten ziren hirugarren aldia izan azken hilabetean eta hirugarren garaipena lortu dute. Lehen zatian Loiola Murua eta Mbomioren nagusitasuna kontrolatzeko gai izan zen baina atsedenaldiaren ondoren erreboteekin sortutako kontraerasoak garaipena Ointxeren aldera ekartzea ahalbidetu dute. Bilbotarren jokalari onena den Vindel kontrolpean izan zuten uneoro. Horregatik, bigarren zatian Loiola pixkanaka markagailuan behera egiten joan da, azken 57-43 arte.

Denboraldi bikaina egin dute Alex Aurreren neskek, Espainiako 16 talde onenen artean sailkatuz.

SANT ADRIÁ 103 – GERNIKA KESB 48

Kataluniarrak gainetik pasa dira. Hasieratik abantailak agerikoak izan dira (26-15,10.min). Bigarren laurdenean erakustaldiak aurrera jarraitu zuen eta Sant Adriák 44 puntu lortu zituen. Gernikarrek ezer gutxi egin ahal izan zuten azken 103-48ª arte.

Loiola Indautxurekin gertatu bezala, Jorge Elorduyren taldeak ere Espainiako 16 talde onenen artean sartzea lortu du.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak