HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta Patronato Maristasek ez dute garaipenik ezagutu

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa eta Patronato Maristasek ez dute garaipenik ezagutu

Bi jardunaldi igaro dira Espainiako Haur Mailako txapelketa hasi zenetik eta momentuz gure taldeek ez dute garaipenik lortu. Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak alde handiarekin galdu du baina final zortzigarrenetara pasatzeko aukerekin jarraitzen du asteazkenean Ramon y Cajal taldeari irabazten badio. Patronato Maristasek ez du hurrengo errondara pasatzeko aukerarik bigarren porrota jaso ostean.Bilbotarrek Maristas Coruñaren aurka esango diote agur txapelketari astearte honetan.

HOTEL GRAN BILBAO BERRIO OTXOA 46 – SPAR GRAN CANARIA 84

Lehiaketa hasiera zaila izan zuen Santutxuko taldeak. Aurrean Spar Gran Canaria indartsua izan zuen, alde fisikoak agerikoak izan zirelarik. Hasieran 8-26koak maldan gora jarri zuen partidua. Desabantaila handituz joan zen pixkanaka  eta ez zen aukerarik izan. Jone Aboitiz, 14 puntu eta 7 erreboterekin taldeko onena izan zen.

HOTEL GRAN BILBAO BERRIO OTXOA 22 – MOVISTAR ESTUDIANTES A 73

Lehen jardunaldia gogorra izan bazen, are eta gogorragoa izan zen bigarrena.  Estudiantesek ez zion aukerarik eman bizkaitarrei- Estudiantesek eragingarritasun handiagoa erakutsi zuen eta atsedenaldirako dena erabakita zegoen,11-38. Nahiz eta porrota jaso, Santurtzikoek multzoko hirugarren postua lortzeko borrokatuko dute, horrela final zortzirenetako txartela lortzeko.

CBA 83 – PATRONATO MARISTAS 64

83-64 galdu zuten Iturribidekoek CBA taldearen aurka. Ezinezkoa egin zitzaien Gael Bonilla jokalari mexikarra geldiaraztea. Kanariar taldeko jokalariak 40 puntu eta 30 errebote lortu zituen eta taldearen hasierako abantaila lortzeko gakoa izan zen. Alde fisikoa erabakigarria izan zen baina talde Bilbotarrak ez zuen amore eman. Hirugarren eta Laugarren laurdenek kolore bilbotarra izan zuten , baina ez ziren nahikoak izan kanariarren garaipena ezbaian jartzeko.

PATRONATO MARISTAS 68 – CN HELIOS 76

Zentzazio hobeak eskaini zituen Patronatok bigarren partiduan. Nahiz eta kontzentrazio handia erakutsi asmatu ezinik ibili ziren. Zaragozakoek aldageletatik pasa eta gero abantailak lortu zituzten 42-57 baina Vucetik eta Roldánek partidua berdintzeko zorian egon ziren baina denbora falta izan zitzaien.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak