Gizonezkoen Bizkaiko Junior mailako selekzioak 66-71 irabazi zion Arabari, finalerako txartela lortuz. Joan etorri asko izan zituen partiduak eta Bizkaitarrei asko kosta zitzaien partidua erabakita uztea, azken 24 segundoak markagailuan 66-71koarekin abiarazi zirelarik. Barneko jokalariek lan bikaina egin zuten Gigiberia georgiarraren aurrean. Finala igande honetan ospatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Laudion. Nafarroa izango dute aurka Bizkaitarrek, finalerdietan Gipuzkoari 68-69 gailendu ostean.
Kronika osoa, erderaz