EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia nagusi Emakumezkoetan!

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia nagusi Emakumezkoetan!

Euskadi eta Nafarroako Txapeldunak. Bizkaiko selekzioak txapelketa bikaina jokatu du Balmasedako Errotarena Kiroldegian. Begoña Jimenezenek nagusitasunez irabazi zioten Gipuzkoari. Errendimendu bikaina erakutsi dute bizkaitarrek.

Hasieratik bizkaitarrek beraien nagusitasun fisikoa agerian utzi zuten. Naia Zubiagak hasieratik erroboteak hartzeko gaitasuna erabakigarria izan zen, lehendabiziko aldeak lortuz, 5-0. Momentu horretan entrenatzaile gipuzkoarrak hutsartea eskatu zuen eta berehala irauli zuten markagailua 0-6 ko partziala lortuz. Baina gipuzkoarrek ez zuten puntu gehiago lortuko laurden horretan (16-6).   Bigarren laurdenean era bizkaitarren nagusitasuna agerikoa izan zen (27-8). Haizeder de Miguel eta Zubiaga izan ziren partiduko protagonistak.

Hirugarren laurdenean gipuzkoarrek erasoan jardun ziren baina Bizkaitarrek ondo erantzun zieten, 15 puntu lortuz (42-17).

Gipuzkoak maila igo zuen eta aldeak murriztea lortu zuen azken laurdenean. Bizkaitarrak erasoan ez ziren eroso ibili eta Nora Perezek gipuzkoarren ardura hartu zuen. Zurigorriek maila igo zuten bosgarren zatiaren hasieran. Zati honetan 22-5 partziala lortu zuten. 73-36.

Noa Romañak erakustaldia eman zuen bere eraso eta kanpoko jaurtiketekin. Azken minutuetan bizkaitarrak abantailak handituz jarraitu zuten, jokalari guztiek saskiratzeak lortuz. Amaieran 96-45, txapela etxean.

Estatistikak

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak