[box]Larunbat hau oso egun tristea izan da kirol kazetaritzaren munduarentzat. Bizkaiko prentsaren erreferente handienetako bat, eliteko saskibaloian azken bi hamarkadetan gertatu denaren notario nagusietako bat, José Manuel Cortizas, Covid-19aren ondorioz hil da. [/box]
Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik doluminak eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu zure familiari, Bizkaiko kirol-prentsa osoko lagunei eta lankideei, eta, bereziki, El Correo-koei.
Larunbat honetan bertan, ACBko Acunsa Gipuzkoa Basketen eta RETAbet Bilbao Basketen arteko partidan minutu bateko isilunea egin zen eta bizkaitar klubetako prentsako taldekideen maitasuna handia izan da.
Goian Bego ‘Corti’.