Barakaldo EST taldeak, udalerri berean dauden bi kluben arteko fusioaren berri eman du, Dosa Salesianos eta Barakaldo EST klubak.
“DOSA SALESIANOS-AUSARTA BARAKALDO EST KLUBEK BAT EGIN DUTE HAZTEN JARRAITZEKO
Dosa Salesianos eta Ausarta Barakaldo EST kluben arteko fusioa oficial egin da.
Klub biek indarrak batu dituzte, elkarrekin hazten jarraitzeko eta entitate biek bere aldetik egindako lanarekin, batera jarraitzeko.
Proiektua ildo nagusi batzuk jarraituz jaio da:
– KIROLA. Barakaldoko saskibaloiari bultzada ematea, bai lehiaketa eta bai parte-hartze arloan.
– GIZARTEA. Saskibaloia, berdintasuna, integrazioa eta elkarbizitza baloreak bultzatzeko erreminta izatea nahi dugu.
-BARAKALDO. Kirola orokorrean eta saskibaloia partikularrean herriaren garapena eta hazkundea lortzeko puntu garrantzitsu bezala ulertzen dugu.
Entitate biak, ikuspuntu eta Zuzendaritza berdinarekin gabiltza lanean. Barakaldoko elkarte, instituzio eta ekonomia egitura guztiei proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen diegu.
2017/18 denboraldiko planifikazioan murgildurik gabiltza. Datozen egunetan proiektu honen jaiotzan egingo diren ekitaldi ezberdinen berri ematen joango gara.