Pasa den ekainaren 2an VII Euskaltel Kirol Eguna ospatu zen Bilboko Areatzan. Bertan izan zen Bizkaiko Saskibaloi Federazioa eta baita Lointek Gernika Bizkaia eta Bilbao Basketeko jokalariak.
Jardunaldia bi zatitan bereizi zen. Goizean Haszteneko 16 pertsona eta Lointek Gernika Bizkaiako Itziar Ariztimuño, Amaia Lauzirika eta Ana Iruskieta eta Bilbao Basket Fundazioko Sergio Sanchez, Borja Mendia, Unai Mendikote, Aitor Zubizarreta edo Xabier Nevreda ordezkariak. Hauek 5×5 eran jokatutako 10 partiduetan izan ziren. Parte hartu zuten jokalari guztiei dominak eman zitzaien eta irabazleei garaikurra eta Bilbao Basketeko izerditakoa.
VII. Euskaltel Kirol Egunak arratsaldez jarraipena izan zuen 11 talderekin, 6 minietan eta 5 haurretan, guztira 56 parte-hartzailerekin. Minietan 16 partidu jokatu ziren eta haurretan 11, liga formatuan, denak denen aurka. Minietan Madi izan zen nagusi eta Haurretan Colegio Vizcaya.
Era berean, parte-hartzaile guztiek domina bat eta Euskalteleko pack bat jaso zuten (motxila, bidoia, mugikorrerako besokoa eta boligrafoa). Irabazleei, parte hartzeagatiko sariez gain, irabazle garaikurra, Gernikako kamisetak eta Polaroid kamerak eman zitzaizkien. Zozketa ere burutu zen, saria Bilbao Basketeko kanpusean egotea eta bi izan ziren garaileak, bat maila bakoitzeko: Minietan Madi eta haurretan Bilbao Glober Trotters.