BBK UP martxan da

BBK UP martxan da

BBK UP-en bigarren edizioa martxan da. BBK eta Bilbao Basket Fundazioak akordioa itxi dute eta BizkaiaBasket Fundazioarekin batera premini, mini eta haur mailetako jokalariak batzen dituen txapelketa hau abiarazi dute. Bigarren edizioa izango da aurtengoa.

3×3 izango da urte honetako berritasun nagusia. “Parte hartzea sustatu nahi dugu”, adierazi du Iñaki Camarerok, torneoko antolatzailea. “ Taldek sortzea errazagoa izango dela uste dugu, Izan ere gutxieneko 4 jokalari baino ez dira behar” adierazi zuen bizkaitarrak.

Apirilaren 26an  La Casillan eta 27 eta 28an Miribillan jokatuko dira torneoko partiduak. Bizkaiko saskibaloian kantxa historikoak biak ala biak. “ Jokalariek profesional batek bizitzen duena barrutik biziko du” onartu du Bizkaiko Federazioko kirol zuzendariak.

Izen ematea dohainik izango da eta edozein taldek burutu ahalko du. BBK UP kamiseta jasoko dute ordainetan. Camarerok dionez “lizentziarik ez duten kirolariek ere ahalko dute parte hartu” eta guztia “ kirol praktika eta saskibaloiaren praktika” sustatzeko dago bideratua. Antolakuntza aldetik jarraikortasuna egongo da. Berritasun bezala aisialdi gune bat egongo da. Antolatzaileek pasa den urteko parte hartzea hobetu nahi dute. “ Sare sozialetan txapelketan parte hartzea bultzatu behar du, horretan eragin behar dugu”. Bukatzeko BB eta Bizkaiko Federazioaren arteko harremana galdetuta “ Bizkaiko saskibaloiarentzat oso positiboa da eta hazten laguntzen du” adierazi zuen Camarerok.

Izen emateko epea zabalik egongo da apirilaren 5a arte.

 

Izen emate orria.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak