Santurtzi Sk taldeak Ardoiren aurka jokatuko du EBAko A multzoko pasea

eba, santurtzi, ardoi, joseba iglesias
eba, santurtzi, ardoi, joseba iglesias

EBA liga beti izaten da zaila. Multzo asko daude eta bakoitzak sailkatze sistema desberdin bat dauka. Denboraldi honetan gainera, Zilarrezko LEBera igotzeko Igoera Faseetarako sailkatze sistemak aldatu dira. Jarrian gure ordezkaria den Santurtzi SK taldearen aukeren berri emango dugu, zalantza guztiak uxatzeko. Asteburu honetan Ardoiren aurka jokatuko dute Zizur Nagusian. Helburua Igoera fasearen aurrekoa jokatzea den A multzoko Azken Fasea.

A multzoa 14 taldez osoturiko bi azpimultzotan banandua dago. EBA Ligako Azken Faseetara sailkatzeko, azpimultzo bakoitzaren hiru plazetako bat lortu behar dute. Lehen sailkatuak automatikoki sailkatzen diren eta finalak garaipen koefiziente onena duten taldearen zelaian jokatuko dute, partida bakarrean. A-A koadroan lehen sailkatu hori Rafa Pueyoren Igualatorio Cantabria  Estela da.

1.Multzoa A-A vs 1.Multzoa A-B (1. Eta 2. Postua erabakitzeko).

Multzo bakoitzeko 2. Eta 3. Sailkatuek, hirugarren postua erabakiko duen Lauko Finalak jokatuko dituzte (finalerdiak eta finala). Borroka horretan dago talde bizkaitarra.Liga erregularra bukatzeko bi jardunaldiren faltan, ezkerraldekoak hirugarren postuan  daude 17-7ko balantzearekin eta beste bi talderekin berdinduta daude, Easo eta Ardori. Bigarren postuan Gallofa & Co dago 18-8ko balantzearekin. Bigarren postuak finalerdi hobeagoa ahalbidetzen du teorian, hori dela eta lehendabiziko helburua horixe da. Horretarako kantabriarrek Venta de Vañosen eta Valle de Egues taldeen aurka galtzea behar du, izan ere basketaverage partikularra aurka dute. Hori talde bien artean berdinketa egonez gero. Hiruen arteko berdinketa balitz kasu bakoitza aztertu beharko litzateke. Guzti hau bigarren postua lortzeko.

Hirugarren postua eskuratzea eta Azken Fasea lortzea Santurtziren esku dago.Hurrengo bi jardunaldietan Ardoi eta Universidad de Burgos taldeen aurka jokatuko dute. Partidu biak irabazteak hirugarren postua lortzea ziurtatzen die, izan ere Easorekin berdinduta bukatuz gero, average hobea dute bizkaitarrek. Partida biak galduz gero, Azken Faseari agur esango lioke. Gakoa larunbat honetan 19:00ettaik aurrera Nafarroan Ardoiren aurka gertatzen dena izango da.

A multzoko Azken Fasea

Finalerdia: 2.Multzoa A-A vs 3.Multzoa A-B

Finalerdia: 3.Multzoa A-A vs 2.Multzoa A-B

Finala: Finalerdietako irabazleak (Irabazleak 3. Postua lortuko du).

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak