Ibaizabalek etxean jokatuko du Emakumezkoen Euskal Kopa

EUSKAL KOPA: El Lointek Gernika campeón y Maialen Aulestia ganadora

Euskadiko Saskibaloi Federazioak, Emakumezkoen Euskal Koparen Azken Fasea Ibaizabal Klubari esleitu dio.  Bi eskaera egon dira mahai-gainean, bat Araski AES klubak eginikoa eta bestea Ibaizabal Klubak eginikoa. Biak ala biak baldintza berdinak aurkeztu zituzten bai kirol arloan eta bai antolakuntza arloan. Euskadiko Federazioak zozketa bidez erabaki behar izan du nori esleitu eta zozketa horretan Ibaizabal Kluba izan da garailea.

Beraz, Euskal Kopa Bizkaiko lurretan ospatuko da berriz ere eta Irailaren 23 eta 24ean ospatuko de Azken Faseko norgehiagokak ere jakinarazi egin dira.

1.FINALERDIA

LACTURALE ARASKI / IDK GIPUZKOA

2.FINALERDIA

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA / LEHEN FASEKO KANPORAKETAREN IRABAZLEA

Finalerdietako laugarren taldea CB Ibaizabalek eta Iraurgiren arteko partidutik irtengo da. Emakumezkoen 2.Ligako talde biak irailaren 16an edo 17an jokatuko dute elkarren aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak