Lointek Gernika Euskal Kopako Finalerako sailkatu da GDKO on bati irabazita (66-54)

Lointek Gernika Euskal Kopako Finalerako sailkatu da GDKO on bati irabazita (66-54)

Bizkaitarren arteko derbia izan dugu  Galdakaoko Urreta Kiroldegian ospatzen ari den Emakumezkoen Euskal Koparen bigarren finalerdian. Lointek Gernika faborito argia zen eta nahiz eta irabazi, asko sufritu zuen GDKO sendo baten aurka. Igande honetan goizeko 11:30etatik aurrera, Araski eta Lointek  taldeen arteko finala ospatuko da eta 13,30etan hirugarren posturako partidua Ibaizabal eta IDK Gipuzkoaren artean.

Asko kostatu zitzaien talde biei partiduan sartzea. Barnedak taldea aurreratzea lortu zuen baina pixkanaka Gernikarrak beraien jokoa erakusten hasi ziren. Gernikarrek 2-3 minutu behar izan zituzten partiduan sartzeko. Alstonek bere lidertza erakutsi zuen eta bikain konektatzen duen Sutherlandekin eta 6.minuturako 4ko berdinketa lortu zuten. Maria España saskiarekin borrokan zebilen, izan ere hirukoek ez zuten sartu nahi. Naiara Diezek ordea ondo asmatu zuen eta 11ko berdinketa lortu zuten.

GDKO ondo aritu zen defentsan.  Barnedak jabetzaren azken segundoan eginiko akzioa eta kontraerasoan Azkuek eginiko saskiratzeak eta faltak 11-15ekoa ezarri zuen. Hurrengo jabetzetan Lointekek baloia ondo mugitu zuen Ariztimuñoren hirukoa edo Sutherlanden barneko baloiak aurkitu arte.Mario Lopezek partidua gelditu zuen, etxeko taldeak taldea inguratu zuen, Molinak hirukoa sartu zuen eta intentsitatea ez zen jaisten.Atsedenaldira 28-25ekoarekin iritsi ziren.

Lointekek partidua hobeto irakurri zuen . Atzean serio ibili ziren eta GDKO jaurtiketak lortu ezinik zebilen. Ondorioz, 37-28 Josema Alcantararen hutsartean. Gernikarrek tonu onean jarraitzen zuten Alstoni esker eta horrela aldeak handitu zituzten.  Ibaizabalek bere izaera erakusten jarraitu zuen eta Barnedari esker borrokan jarraitu zuen (48-36).

Maria Españak eta Ferrysek presio asko sartu zioten Lointek taldeari, 48-43 7 minuturen faltan- Naiara Diezek hirukoa lortu zuen baina ez zen nahikoa izan etxekoak  gelditzeko. Ferrys momentu onean zegoen eta Galdakaoztarrek hor jarraitzen zuen (54-49). Molinak aldeak handitu zituen (59-49) baina Barnedak bere horretan jarraitu zuen (59-54, 38.min). Berdeek ez zuten gehiago asmatu eta Lointek finalera sailkatu zen.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak