Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketarako sarrerak oparituko ditu 14 urte baino gutxiago dutenen artean

Lointek Gernika Bizkaiak Eurocup txapelketarako sarrerak oparituko ditu 14 urte baino gutxiago dutenen artean

Bizkaiko saskibaloiaren babesa izan nahi du Lointek Gernika Bizkaiak momentu historiko honetan. Lehendabiziko aldia da emakumezkoen bizkaitar talde batek Europan jokatzen duela, hori dela eta sarrerak oparituko dizkie 14 urte baino gutxiago dituzten haurrei. Ekimen honek Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren laguntza du.

14 urte baino gutxiago badituzu eta datorren asteazkenean, Urriak 11, 20:00etatik Aurrera Bilboko La Casilla pabilioian jokatuko den EuroCup Women txapelketako partiduaz gozatu nahi baduzu, hurrengo pausuak jarraitu besterik ez duzu. Anima zaitez,Gernika KESB taldeak jokatzen duen gisa honetako lehendabiziko partidua izango da.

  • Bidali email bat entradas@gernikasaski.com helbidera.
  • Adierazi emailean zenbat sarrera nahi dituzun eta Federazioan edo leihatilan jasoko dituzun.
  • Email bidez baieztapena jasotzen duzunean, Miribillako Kirol Etxean kokatuta dagoen Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik pasa zaitezke sarrerak jasotzera, astelehen edo asteartean,jendaurreko arreta ordutegiaren barruan.
  • Federaziotik pasatzea ezinezkoa bazaizu, partiduaren egunean leihatilan jasotzeko aukera izango duzu.

Talde Gernikarrak adierazi duenez, nagusientzako sarrerak honela jaso daitezke:

  • Sarrerak leihatiletan baino ezingo dira erosi, partidua hasteko ordu bete falta denean.
  • Sarrerek 10 euroko prezio orokorra 10eurokoa izango da. Lointek gernika Bizkaia eta RETAbet Bilbao Basketeko bazkideek 8 eurotan eskuratzeko aukera izango dute.
  • Lehen fase honetan La Casillan ospatuko diren EurcoCup txapelketako hiru partiduentzako ez da abonurik egongo. Jardunaldi bakoitzean leihatilatik pasa beharko da.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak