Perfumerías Avenidak ez dio amets egiten utzi Gernikari kopako finalerdietan

Perfumerías Avenidak ez dio amets egiten utzi Gernikari kopako finalerdietan

Lointek Gernika Bizkaia Gasteizko erreginaren kopatik at da finalerdietan Perfumerias Avenidaren aurka galdu ondoren.  Aurkari gogorra izan zuten bizkaitarrek, horren adibide da bigarren laurdenean soilik 3 puntu saskiratzeko gai izan zirela. Hortik aurrera saskiratzean izandako zailtasunak garesti ordaindu zituzten gernikarrek.

Finalerdietara arte gauza kondo joan ziren gureentzat. Finalerdietako lehen laurdenean ametsak bizirik zirauen izan ere markagailuak ez zuen partidua apurtuta zegoela islatzen. Biana hortik aurrera gernikarrei asko kosta zitzaien asmatzea eta bigarren partzialean 3 puntu baino ez zuten sartu. Williams ere ondo zebilen baina ezin saskiratu. Salamancakoek saskiratze erritmoa bere horretan mantendu zuten. Laurden honetako 21-3koa erabakigarria izan zen.

Atsedenalditik bueltan 38-17koarekin ekin zioten. Esfortzu bikoitza behar zuten distantziak murrizteko baina ez zen eman. Lehiatzea lortu arren abantailak ez zuen behera egiten. Amaiaren kolpe gogorra Lointekentzat, 74-46.

Porrota jasan arren, marea granateak erantzun bikaina eman zuen Mendizorrotzan. Azken unera arte ez zuten animatzeari utzi eta hurbildutako 200 bat gernikarrek egindako lana eskertu zuten.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak