Emakumezkoek eta Santurztik lortu dituzte asteburuko garaipenak

Emakumezkoek eta Santurztik lortu dituzte asteburuko garaipenak

Ametx Zornotzak atseden hartu du eta Bidaideak Bilbao BSR berriz ere lehiaketara itzuli da, Emakumezkoen taldeek garaipenak erdietsi dituzte, aldiz gizonezkoek ez dute asteburu ona izan. RETAbetek Estudiantesen aurka galdu zuen eta BSRk Fundación Grupo Norteren aurka. Gizonezkoetan soilik Santurtzik irabazi du bizkaitarren artean, EBAko AA multzoko lehen itzulia bigarren postuan bukatu duelarik.

 (ARGAZKIAK RETABET: ACB Photo/E. Candel)

MOVISTAR ESTUDIANTES 87 – RETABET BILBAO BASKET 83

Lehen itzulia Kopari agur esanez bukatu bazuten, bigarren itzuli hau kaxkar hasi dute, play-offetako postuak lortzea asko zailduz. Madrilen jokatzen zuten Bilbotarrek Estudiantesen aurka eta asko nabari zen min hartutako jokalarien hutsunea. Lehen zatian joko erasokorraren aldeko apustua egin zuten Bilbotarrek eta atsedenaldira 45-45 iritsi ziren.Bigarren zatian berdintasuna zen nagusi baina erasoan eginiko Mumbrúren falta batek, luzapenera jotzeko aukerak zapuztu zizkien Bilbotarrei.

ESTU-BB

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 75 – GRAN CANARIA 49

Lointek Gernika Bizkaiak erraz irabazi zuen Malosten. Erritmo, intentsitate, joko eta kontzeptuetan nagusi izan ziren Gernikarrak hasieratik. Hasi bezain pronto 11-2 zihoazen eta atsedenaldian 37-19. Kanaria handikoek ez zuten erreakziorik erakutsi. Mario Lopezen neskek hirugarren postuan jarraitzen dute, beraien aurkari zuzen batzuek partiduak galdu zituztelarik.

YAIZA-GERNIKA

GDKO IBAIZABAL 71 – SEGLE XXI 54

GDKOk zentzazioak berreskuratu nahi zituen eta baita lortu ere, Segle XXI taldeari irabazi eta gero. Partidu hasiera bikaina egin zuten eta aurreko porrotetan erakutsi ez zuten intentsitatea erakutsi zuten. Atsedenaldian 40-24. Taldeak bere erritmoa erakutsiz jarraitu zuen eta Peñak oso ondo jokatu zuen.

UNIVERSIDAD DE BURGOS 51 – SANTURTZI 67

10. garaipena eskuratu dute Santurtziarrek, eta horri esker EBAko AA Multzoko bigarren postuan daude lehen itzuli honen bukaeran.Partidurik galdu ez duen Estela dago buruan, eta moreak Easo eta Ardoirekin berdinduta daude. Santurtziarrak bigarren laurdenetik aurrera lortu zuten beraien nagusitasuna, 6-19ko partziala lortuz eta abantaila hori administratzen jakin zuten.

FUNDACIÓN GRUPO NORTE 65 – BIDAIDEAK BILBAO BSR 55

Bilbotarrei lehiaketan izandako atsedenak kalte egin zien, izan ere hilabete bat baino gehiago egion dira geldirik. Atsedenaldira 23-24 iritsi ziren aurretik, gehienbat Tureken lan onari esker, baina hortik aurrera etxeko taldea hobeto aritu zen, baloia hobeto jokatuz eta defentsak lan ona eginez. Azken laurdena 38-31koarekin abiarazi zen, eta nahiz eta puntu bakarrera jarri, Grupo Nortek aurreko laurdeneko dinamika berreskuratu eta partida irabazi zuen.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak