Txutxo eta Nerea Sanz aita-alabak, denbora, esperientzia eta azken heinean bizitza partekatzen dute saskibaloiaren inguruan. Hobby honek elkarren arteko erlazioa indartu du. “Nire aldamenean saskibaloiaren ikuspuntu desberdin bat izateak asko ematen dit! Aitortu du Txutxok. Denboraldi honetan 50 urte beteko ditu aulkian. Nereak 29 urte ditu eta kirol magisteritza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua da. Era berean orain gutxi lortu du nazio mailako saskibaloi entrenatzaile titulua. ” Nire aitak nigan izandako eragina oso positiboa izan da”, adierazten du Nereak ahoan irribarre batekin. Talde bina entrenatzen dituzte eta bien artean ez dute inolako antzekotasunik. Txutxok gizonezkoen haur mailako talde bat ere entrenatzen du eta Nerea emakumezko senior taldeko laguntzailea da. Gizonezko kadeteetan biak elkarlanean dabiltza. Hizketaldi entretenigarri honetan, Sanzdarrek beraien plan, helburu eta historiak kontatu dizkigute.
ERREPORTAJEA: Sanzdarrak, familia kontua
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak