Astearte honetan abiaraziko da Eskola Laguntzaile bezala izena emateko epea

Eskola laguntzaileak eskatzeko tresna berria

Irailaren 26tik Urriaren 6ra epea zabalik izango da 2017/18 denboraldiko Eskola Laguntzaile bezala izena emateko. Eskola Laguntzaileak eskola mailako partiduak arbitratzeko eta mahaiko lanak egiteko arduradunak izaten dira.

2003an edo aurretik jaiotako kideek izango dute Eskola Laguntzaile izateko aukera denboraldi honetan. Inskripzio orrian agertzen diren datu guztiak zuzen bete beharko dira Eskola Laguntzailearekin behar den bezalako komunikazioa izateko.

IZEN EMATEA BURUTZEKO ESTEKA

Formulario hau Irailaren 26ko 00:00etatik aurrera egongo da erabilgarri. Lehen egunetan egitea gomendatzen dizuegu azken orduan ez ahazteko.

Izena eman duten guztiekin bilera bat egingo da urriaren 17an 19:15etatik aurrera Bizkaia Frontoian.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak