Ostiralean bukatuko dira XIV. Bizkaiko Saskibaloi Galako bozketak

Ostiralean bukatuko dira XIV. Bizkaiko Saskibaloi Galako bozketak

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak hiru maila ireki nahi izan ditu herri bozketarako Bizkaiko Saskibaloiaren XIV. Galan. Horretarako azken eguna ostiral honetako eguerdiko 12:00etan amaitzen da.  Herri bozketa parte hartze handia izan ari da baina oraindik klub asko geratzen dira bere bozka emateko eta azken emaitza ahalik eta adierazgarriena izateko. Klub bakoitzak bozka bat dauka eta herri bozketak klub baten bozkaren balio bera izango duela jakinarazten dizuegu.

Gala honetako beste berritasun bat, “Fair Play” saria izango da.  “Joko Garbiari” eskainitako sari honen hautaketan parte hartzea ezinbestekoa izango da. 30 eguneko epea zabaldko dugu, Ekainaren 1eko 12:00ak arte, eta denboraldi honetan Eskola Kirolean  edo kirol federatuan izandako “fair play” esperientzia bat konta beharko diguzue. Jokalari, entrenatzaile, zaletu, Zuzendaritza edo arbitroek izandakoa izan daitezke. Jasotako proposamen guztien artean, sari berri jaso dezakeen hautagai egokia aukeratzeko balorazioa egingo dugu. Zuen fair play esperientziak prensa@bizkaiabasket.com  helbideak jasoko ditugu.

Denboraldi honetako sarituak honako hauek izango dira:

1. Denboraldiko kluba: C.B. Oribeltza Portugalete
2. Denboraldiko jokalaria (gizonezkoa): Mikel Sáinz de la Maza, Xabier López-Arostegui eta Joseba Iglesias
3. Denboraldiko arbitroa: Fernando Garzon
4. Denboraldiko entrenatzailea: Natxo Lezcano, José María Alcántara eta María Elena Ruano
5. Denboraldiko jokalaria (emakumezkoa): Itziar Ariztimuño, Jone Azkue eta Gracia Alonso de Armiño
6. Fair Play Esperientzia
7. Urrezko intsignia

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak