Ostiral gau honetan ospatuko da XIII Bizkaiko Saskibaloi gala. Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren klasikoa bihurtu da ekitaldi hau eta bertan denboraldiko nabarmenenek beraien aitortza jasoko dute.
2017ko edizio honetan Xabier Ajaren presentzia izango dugu eta guztira 7 sari banatuko dira, iaz baino gutxiago. Presidente izendatu zenetik lehendabiziko aldia du Koldo Mendiak sari hauetan. Iazko eszenatoki berdinean ospatuko dira, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.
Zeremonia 20:00etan hasiko da, bertaratzeko asmoa duten guztiei ordurako izatea erregutzen dizuegularik. 75 minutu inguruko iraupena izatea aurreikusten da eta musika emanaldia izango da, gau-emanaldia entretenigarriagoa egiteko.
Gogora ditzagun zeintzuk izango diren sarituak:
1. Denboraldiko kluba: CB Getxo
2. Denboraldiko jokalaria (gizonezkoa): Iker Salazar
3. Denboraldiko arbitroa: Fernando Fernández Salicio
4. Denboraldiko entrenatzailea: Mario López
5. Oinarrizko kirolaren sustapena: Tabirako Saskibaloi Taldea
6. Denboraldiko jokalaria (emakumezkoa): Aitana Vergara
7. Urrezko intsignia