Euskadik luzapenean irabazi dio Espainiari ‘Barakaldo Hiria’ko azken jardunaldian

[box] Mario Lopezen neskek luzapen bikaina egin, eta Espainia menderatzea lortu dute, behetik gora joan diren partidan. Izaskun Garcia (17 puntu), Nerea Garmendia (12) eta Laura Pardo (10) izan dira euskaldunen partetik onenak. Espainiarren aldetik, ordea, Irati Etxarri Araskiko jokalaria izan da onena 14 punturekin. Errusia izan da ‘Barakaldo Hiria’ Saskibaloi Txapelketa Internazionaleko IX. Edizioko irabazlea, Euskadi bigarren eta Espainia hirugarren postuan. [/box]

Gaur eguardian Euskadiko emakumezkoen selekzioak Espainia menderatzea lortu du (71-66), luzapenean erabaki den partidan. Euskaldunek partida amaiera ona egin dute, eta bertan menderatu ondoren (14-9), luzapenean defentsako lan onarekin jarraitu zuten garaipena lortu, eta txapelketako bigarren postua lortzeko. Luzapeneko bos minutuetan, Yaiza Lazaroren puntuak, eta Laura Arroyok maisuki amaitutako jokaldian (2+1), garaipena Mario Lopezenen aldera eraman du. Euskaldunek, ordea, Izaskun Garcia eta Nerea Garmendiaren eskuetan izan du arauzko denbora garaipenarekin amaitzeko, baina bietan kale egin dute.

Partida ongi hasi dute espainiarrek, non oso erasokor hasi dute partida, jokoa barruko jokotik pasatuz. Bertan Erauncetamurguil eta Diallo izan dira bi jokalari onenak. Miguel Angel Ortegak bi aldaketa izan ditu bere taldean Iris Junio eta Maria Barneda deialdian sartuz. Euskadin, ordea, hasiera lasaiagoa izan da, eta errebotean ez dira fin aritu, eta hori baliatu dute espainiarrek (2-13). Halere, Izaskun Garciaren sarrerarekin Mario Lopezen taldeak beste joko bat egin, eta espainiarrak 9-18ko emaitzarekin amaitu dute lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, Araia Peñaren hirukoarekin euskaldunak markagailuan hurbildu dira (12-18). Hasieran euskaldunek agresibitate gehiago erakutsi dute, eta Peña eta Garmendiaren saskiratzeekin, eta espainiarren akatsekin 7-0eko partziala lortu, eta partida hogeina berdintzea lortu dute. Jarraian, Irati Etxarri izan da espainiako erasoko jokalari esanguratsuetan, eta defentsan egindako presioarekin min handia egin dute. Hala, Naira Caceresen hiruko batekin berriz ere zortzi puntuko abantaila lortu dute (20-28). Jarraian, Lara Gonzalez eta Laura Pardok Txapelketako jokaldirik ikusgarrienetako bat egin, eta aldeak apur bat murriztea lortu dute (23-29), baina atsedenaldira 25-34ko emaitzarekin heldu dira espainiarrak.

Bigarren zatian, Euskadiri kosta egin zaio erasoan ongi aritzea, nahiz eta Izaskun Garciak saskiratze ikusgarria lortu duen Nerea Garmendiaren asistentziaren ondoren. Espainairen aldetik, ordea, hasieratik bi pibotekin jokatzeak ez dio ongi egin, eta orduan Araskiko base berria den Izaskun Garcia hasi da bere jokoa egiten. Saskiratzeak, asistentziak… bizkaitarra eroso egon da, eta Naiara Diezen hirukoarekin emaitza nabarmen hurbildu zuen (43-48) hirugarren laurden amaieran.

Azken laurdenean, euskaldunak markagailuan aurretik jarri dira Azkueren saskiratze bati esker. Espainiarrek, garesti ordaindu zuten saskiratze falta, eta horretaz baliatu dira euskaldunak. Azkenean, euskaldunek Pardo, Garcia eta Garmendiaren eskutik aukera izan dute berdinketa apurtzeko, baina ez dute lortu, eta luzapenera joan dira.

Bost minutu horietan, euskaldunek joko berarekin jarraitu dute, eta espainiarrak baino hobeago aritu dira. Horrela, garaipen honekin ‘Barakaldo Hiria’ Saskibaloi Txapelketa Internazionalean bigarren postua lortu dute, hambost egun barru Udinen (Italia) U19ko Munduko Txapelketa jokatuko duten bi talderen aurka.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak