KADETEEN AZKEN FASEAK: Finalerdien analisia

KADETEEN AZKEN FASEAK: Finalerdien analisia

Santurtziko Mikel Trueba kiroldegian jokatuko dira gizonezkoen lauko finalak eta Durangoko Landako kiroldegien emakumezkoenak. Durangarrak etxean garaipena lortu nahiko dute eta faborito argiak dira. Informazio guztia diptikoetan aurki dezakezue.

GIZONEZKO KADETEAK

LEIOA SBT – MARISTAS 10:30

Pasa den astean ziurtatu zuten Iñaki Sedanorenek multzoko lehen postua. 12-2ko balantzea lortu dute Leioarrek eta faborito argiak dira Santurtziko lauko finalean. Bilboko Patronato Maristas hirugarren postura jaitsi zen azken jardunaldian Unamunoren aurka galdu ondoren.  Azken bi partiduetan Leioarrak nagusi izan dira.

SANTURTZI-UNAMUNO 12:30

Etxeko taldeak porrot bakarra jaso du bigarren itzulian. 10-4ko balantzea dauka eta etxeko zaletuei garaipena eskaintzea dute helburu. Aurrean Unamuno B taldea dute, 3 garaipen jarraian lortuta datoz eta liderrari irabaztea zer den ere badakite. Aurreko partiduetan moreak nagusi izan dira, bigarren fasean Felix Serrano ikastetxean jokaturikoan errazago irabazi zuten.

Gizonezko Kadeteak Diptikoak

EMAKUMEZKO KADETEAK

TABIRAKO BAQUÉ A ESP- UNAMUNO 12:00

Durangarrak emakumezko kadeteen bigarren fasean nagusi izan dira. Etxekoak neguan Euskal Ligara igotzeko zorian izan ziren baina Askartza gehiago izan zen, Unamunok orain bi jardunaldi ziurtatu zuen laugarren postua eta sorpresa eman nahi izango du. Aurreko bi partiduetan Durangarrak izan ziren nagusi.

TABIRAKO BAQUÉ ESP- GENERAL ÓPTICA BERRIO OTXOA 10:00

Durangoko beste taldea 11 garaipen eta 3 porroteko balantzearekin dator. Etxean nagusitu gura dute. Endika Jimenezen CB SAntutxukoak  bigarren fase honetan aurrera pausu handia eman dute. 4 porrot baino ez dituzte jasan eta finalerdietako aurkariaren aurka jokaturiko partiduetan nagusitu egin dira.

Emakumezko Kadeteak Diptikoa

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak