GDKO, HA Zornotza eta Bidaideak etxeko partiduetan garaile

GDKO, HA Zornotza eta Bidaideak etxeko partiduetan garaile

(ARGAZKIA: Bidaideak Bilbao BSR) Era asko daude irabazteko eta asteburu honetan FEB lehiaketetan lorturiko hiru garaipenak era desberdinetan lortu dira. Galdakaok 104-53 irabazi zion azken sailkatuari. HA Zornotzak asko sufritu zuen 78-75 eta Bidaideakek ondo irabazi zuen baina erlaxatu gabe 76-59. Hauek izan dira garaipenak. Lointek Gernika Bizkaiak 67-79 galdu du Gironaren aurka eta Santurtzik ezin izan du irabazi Valladoliden aurka 84-74.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 67 – SPAR CITYLIFT GIRONA 79

Partidu bikaina Dia Ligako talde onenaren eta saskiaren aurrean hirugarren onenaren artean. Bolada ezberdinak izan ziren protagonista. Kataluniarrek barneko jokaldietan duten indarra erakutsiz duten abantailak lortzeko baina Gernikarrek Dongue eta Caldwell-i esker taldea aurretik jarri zuten 9 puntuko aldearekin  (48-39 eta 50-41) hirugarren laurdenean.Lointekeko barneko bi jokalarien arazoak iritsi ziren eta Evans eta Mendiri esker 56ko berdinketa eman zen. Gironak gorantza jarraitu zuen, ez ziren bizkaitarren urruneko jaurtiketak sartu eta Condek kataluniarrentzako erabakita utzi zuen partidua.

GDKO IBAIZABAL 104 – UNIVERSIDAD DE OVIEDO 53

9 garaipen lortu ditu GDKO Ibaizabalek Emakumezko 2. Ligan. Forma onenean dagoen taldeak azken sailkatua jaso zen etxean eta talde bien arteko maila zein den agerian geratu zen. Aipatzekoak dira Jone Azkuek lorturiko 20 puntu eta 6 erreboteak.

HA ZORNOTZA 78 – GALLOFA 75

Inoiz ez bezala sufritu zuten Zornotzarrek baina beti bezala irabazi zuten. Kantabriarrak 40 minututan maila oso ona erakutsi zuten. Hasieran 13-32 jarri ziren Gallofakoak aurretik hirukoei esker. Etxekoek abantaila murriztea lortu zuten atsedenaldirako, 39-41. Azken 4 minutuetara arte Zornotza atzetik izan zen. Kabongo izan zen partiduko onena 36 punturekin. Gallofakoek jaurtiketa libreetan ez zuten asmatu (7/20) eta hori erabakigarria izan zen.

UNIVERSIDAD DE VALLADOLID 84 – SANTURTZI 74

Santurtzik aukera bikaina galdu zuen Valladoliden. Ondo hasi zen talde bizkaitarra Peredaren bi hiruko eta Vegaren joko bikainarekin 11-19. Bigarren laurdenean hirukoen festa izan zen talde bien partetik 28-29. Torrresek protagonismoa bere gain hartu zuen eta atsedenaldira 32-39 iritsi ziren. Bigarren zatian bazirudien moreek partidua kontrolpean izango zutela eta 3-10eko partzial bati esker 14 puntuko abantaila lortu zuten. Biana etxekoek hiru puntuko saskiratzeak lortzen hasi ziren erreskadan eta azken laurdenera 54-52 iritsi ziren. Valladolidekoek dinamika positibo horrekin jarraitu zuten  baina Chavarrirenek hiruko saskiratzeei esker partiduan sartu ziren,74-72 min38. Baloi bat galdu ondoren, Domper hirukoa sartu zuen eta Torresen saiakera ez zen sartu eta etxeko taldearen saskiratze bati esker dena erabakita geratu zen.

BIDAIDEAK 76 – AMIVEL 59

Hirugarren postua lortu du Bidaideakek Amivel taldeari irabazi ondoren. Hasieran kanpoko taldea aurreratu bazen ere bizkaitarrek ondo jokatu zuten eta lortutako abantailak ondo kudeatu zituzten. Hasierako laurdenean lorturiko 26-13ko abantailak partidu osoan iraun zuen.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak