[box]Beste denboraldi batez, Eskola Kirolaren informazio guztia hurbilduko dizuegu Eskola Kirolaren informazio guztia. Dagoeneko eskuragarri duzue gure web-orrian: www.bizkaia.eus/eskolakirola. Izena emateko prozesua (entitatea inskribatzeko gakoak eskatzea,….) IRAILAREN 1EAN hasiko da, betiko moduan; hemen duzue web orriaren esteka (goiko ezkerreko laukia: “inskripzioa”, “gakoak eskatu”).[/box]
Denboraldi honetan, hauek izango dira erakunde bakoitzak izena emateko NAHITAEZ aurkeztu beharko dituen dokumentuak:
- Erakundeak izena emateko dokumentua (3 orri ditu) (I-EK1 inprimakia).
- Interneterako sarbide-gakoa eskatzeko inprimakia.
- I.A ERANSKINA: Eskola Kirola Programan parte hartuko duen erakundearen erantzukizunpeko adierazpenaren eredua.
- Lehenengo aldiz parte hartzen duten entitateek edo pasa den denboraldiko datuak aldatu nahi dituztenek agiri hau aurkeztu beharko dute: III. eranskina. Entitateko osasunaren arduraduna izendatzea.