Itziar Ariztimuño, Dia Ligako jardunaldiko boskotean sartzen den lehen bizkaitarra

Positiboa Lointek, GDKO Ibaizabal, HA Zornotza eta Bidaideak taldeentzat

Liga erregularreko azken jardunaldiak asko eman dio Lointek Gernika Bizkaiari, izan ere garaipena, giroa eta playoffetako sailkapenak lortu dituzte.
Itziar Ariztimuñorentzat asteburu garrantzitsua izan da, izan ere jardunaldiko boskote onenaren barruan sartu dute. Historikoa da, izan ere orain arte ez da egon ohore hori izan duen jokalari bizkaitarrik.

Senior bezala lehiatzen den bigarren denboraldia du Ariztimuñok Emakumezkoen Ligan eta ilusioa, konpromisoa eta lanerako grina bizirik mantentzen ditu., Malostekoek asko maite dute eta aurkariek errespetu handia diote. Entrenatzailearen konfiantza ere bereganatu du. Azken hilabetean gertatu bezala,pasa den igandean ere hasierako taldean izan zen eta maila bikaina erakutsi zuen. Partiduko une erabakigarrienean lapurturiko baloi bati esker garaipena lortzea errazagoa izan zen talde gernikarrarentzat.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak