Jesús Ituiño: “Pozik emaitzengatik baina egindako la nona da garrantzitsuena”

Jesús Ituiño: “Pozik emaitzengatik baina egindako la nona da garrantzitsuena”

Bukatu dira denboraldi honetako Euskadiko txapelketak eta Bizkaiak lan aparta egin du, 8 titulu posibletik 6 lortuz. Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendari teknikoa den Jesus Ituñok denboraldia aztertu du eta txapelketa hauen atzean dagoen funtzionamendua eta lana azaldu digu. Horrez gain, selekzioen arteko lehiaketarik ez dagoen hilabete hauetan zein lan egiten duten azaldu du.

Orain dela aste pare bat bukatu da Minien Euskadiko Txapelketa eta horrekin bukatu da 16/17 denboraldiko Bizkaiko selekzioen zikloa. Guztira 6 txapelketa irabazi dira 8 posibletik. Zer nolako balorazioa egiten duzu?

Balorazioa positiboa da. Badakigu Bizkaian gainontzeko lurraldeetan baino ahalmen gehiago dugula, baina urteak pasa ahal ez genuen lortzen nagusitasun hori ematzetan islatzea. Selekzioen lana Ekainean hasten da eta aurten bidean topatutako oztopoei aurre egiten jakin dugu talde bezala. Orokorrean oso pozik nago emaitzengatik  baina batez ere hilabete guzti hauetan egindako lanagatik.

Lortutako titulu guztien artean, badago baten bat besteak baino gehiago baloratzen duzuena?

Selekzio bakoitza ezberdina da. Junior mailakoek lorturiko nabarmenduko nuke, izan ere maila honetan ikasketa prozesu aurreratu batean dauden kirolariak daude. Kadeteetan dugun arazoa, jokalariek beste erkidego batzuetara emigratzen dutela da, progresioa bilatzen dutelako.Hori dela eta mutiletan lorturiko tituluak meritu handia dauka.

.

Beste denboraldi batzuetan, Bizkaiak minietan erraz irabazten zuela baina juniorretan ez zuela ezer irabazten izaten zen…

Egia da beste urte batzuetan egindako lana ez zela islatzen maila gorenetan, baina pixkanaka kadeteetan egoera horri buelta ematen joan gara eta aurten juniorretan ere bai. Askotan bi partidutan lorturiko emaitzekin geratu gara eta ez da batere justua taldeek hilabete guzti hauetan egiten duten lana kontuan ez hartzea. Mini eta Haur mailan lan talde malguagoak ditugu, aldiz kadete eta juniorretan kluben lanak askotan ez digu programazio zabalago bat burutzen uzten. Elementu guztiak ongi lotzeko lanean gabiltza eta pixkanaka bada ere, lortzen ari gara.

Zuzendari Tekniko bezala, txapelketa guztietan egon zara, Joko aldetik, zein selekzio gustatu zaizu gehien?

Txikienekin oso ondo pasatzen dut, baina aurten bereziko haur eta junior mailako neskak gustatu zaizkit. Talde sendo eta gora beherarik gabekoak direla erakutsi dute, inoren menpe egon gabe eta joko ikusgarria eskainiz.

Zein faktorek du garrantzia gehien Euskadiko Txapelketa baten lorpenean? Belaunaldi kontua da? Lan kontua, hautatzaileen kontua?

Denak dago lotuta, aurre-selekzio lana, ekainean egiten den gala gazteenekin, HTZko egonaldiak, seriotasuna, kluben konpromisoa Federazioarekin, lan taldeen lana. Berriz diot, egindako lanarekin pozik egotearen zergatia arlo ezberdinetan egindako lan onaren batura da.

Ezin dugu ahaztu Federazioaren Teknifikazio Programa. Programa horretan selekzioen parte izan ahal diren kirolariei etengabeko jarraipena egiten zaie.

Azken urteotan apustu garrantzitsu bat egon da saskibaloi profesional eta semiprofesionalean dauden edo egon diren hautatzaileak izateko, adibidez Rafa Pueyo, Estitxu Ibarretxe, Imanol Adan, Oihane Ciruelos, Ibon Lopez de Letona…,Hautatzaileak izendatzerakoan, lerro berdina jarraituko duzue? Zer eskaintzen dute entrenatzaile hauek?

Zuzendaritza Teknikoaren ardura hartu nuenetik, saskibaloia bizi duten pertsonei aukera eman nahi izan diet. Egia da saskibaloia beraien proiektu profesionala izatea nahi duten pertsonekin lan egiteak kalitatean eragiten duela, baina ikasteko gogoa duten jende gaztearekin batu behar dira, selekzioak oso garrantzitsuak izan daitezke beraien garapenean. Guztira 31 pertsona izan ditugu arlo teknikoan lanean, batzuk esperientzia handikoak eta beste batzuek aurreneko esperientzia izan dute.

Eta hautatzaileei buruz ari garela, datorren ikasturterako lan taldeak erabakita dituzu?

Horretan gabiltza. Onenak nahi ditugu baina interes pertsonalak eta federazioaren interesak elkar moldatu behar dira.

Lehiaketa garaia bukatuta, zer lan dute aurretik hautatzaileek?

Lehiaketak aztertzen dabiltza. Aldaketak jasaten dituzten oinarrizko zerrenden gainean egiten da lan eta selekzioetako lan taldeetara sartzeko maila duten eta berandu hasi diren gaztetxoak azaltzen dira. Lehen urteko Miniekin egiten diren topaketak datorren urterako filtro bat egiteko lehen lana dira.

Non jartzen du arreta Jesus Ituñok datorren urteari begira?

Entrenatzaileen motibazioa bilatzen dut, horretarako adimen irekiko lan metodoak egiten ditugu, etorkizunean aukerak dituztenak sartuz. Selekzioak sari bat dira tekniko eta jokalarientzat baina bertan parte hartzen dutenen hobekuntzarako balio behar dute. Topaketak oso ondo prestatu behar dira eta abuztu bukaeran Hobekuntza Teknikora Zentroan egiten den lana  oso garrantzitsua da. Lanik ez da falta eta dena aurrera eramateko ilusioa ezta ere.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak