José Núñezek Javi Garcia Panizoren tokia hartuko du Gizonezkoen Bizkaiko Kadete Mailako selekzioan

Jose Nuñez, Barrena Berri taldeko “apagafuegos” Unamunoko proiektuan

Entrenatzaile aldaketa izango dugu Gizonezkoen Bizkaiko Kadete Selekzioan. Barrena Berri klubeko presidentea eta Nazionaleko Lehen Mailako Unamunoko entrenatzailea den Jose Nuñezek Javi Garcia Panizoren lekua hartuko du talde honen buruan. Panizok Menorcatik eskaintza jaso du eta ezingo du selekzioarekin jarraitu. Bizkaiko Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu Javi Garcia Panizori, orain arte emandako guztiagatik.

Bere ordez Jose Nuñez izango dugu. Goi mailako titulazioa dauka eta hainbat urtez Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren Teknifikazio Programan izan da. Datorren astean HTZ-n lehen Saioa burutuko du eta bertan aurkitu duen belaunaldia oso ondo ezagutzen du. Berarekin jarraituko du gainontzeko lan taldeak, Eneko Izkara, Alfonso Doctor eta Jagoba Perezekin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak