Asteburu honetan abiatu dira Bizkaiko Eskolarteko Jokoak Usansolon. Unkina kiroldegian jokatu da Gizonezkoen Maila Bereziko haurren dinala. Finalerdietan Patronato Maristas faboritoa zen eta maisutasunez irabazi zion Getxori 87-35. Fincas Bellidok uste baino errazago irabazi zion Txoriherriri 59-42. Tituluaren lehian Patronato gehiago izan zen berriz ere eta 74-24 irabazi zuen. Hirugarren eta laugarren posturako lehian Sondikakoak hobeak izan ziren 49-62.
BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Patronato Maristas txapeldun nagusitasunez
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak