Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela-eta, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak eta Euskara eta Kultura Sailak aukera baliatu nahi dugu sexu-indarkeriaren inguruko sentsibilizazioa eta prebentzioa egiteko, Bizkaiko kirol programen bidez eta Bizkaino Federazioa aipaturiko ekimenarekin elkartzen da.
Asteburuko kirol jardueretan, kartelekin edo pegatinekin argazki bat egin eta berdintasuna@bizkaia.eus helbidera bidaltzera animatzen zaituztegu; horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak, iaz bezala, bere web orrian jarri ahal izango ditu.
DESKARGA ITZAZU KARTELAK HEMEN