Pasa den otsailaren 22an Gordexola ST-ren XXV. Urteurrena ospatu zen eta bertan izan zen Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea enkarterrietako taldearekin batera.
Ekitaldiko aitortza ezberdinen artean, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak oroigarri bat eman zion Koldo Mendiaren eskutik Gordexola ST-ko Arturo Carabias presidenteari. Klubak ere oroigarri bat eman zion Federazioari azken honen 25 urteengatik.