Dagokien aitortza jaso dute denboraldiko onenek XIV. Saskibaloi Galan

Dagokien aitortza jaso dute denboraldiko onenek XIV. Saskibaloi Galan

[box]Ostiral honetan ospatu da Euskalduna Jauregian XV. Bizkaiko Saskibaloi Gala. Ekitaldi hau historiako parte-hartzaileena izan da. Joko garbia protagonista izan zen eta urteko onenek beraien sariak jaso zituzten.[/box]

Bizkaiko Saskibaloi Galarekin batera ematen zaio amaiera denboraldiari. Bigarren urtez jarraian Xabi Ajak aurkeztu zuen ekitaldia, sarituak kluben parte hartzearekin eta sare sozialen bitartez hautatu direla esanez. Bideo baten 2017/18 denboraldiaren laburpena ikusi ahal izan zen eta jarraian Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Presidentearen txanda izan zen, kirol errepaso bate gin zuelarik. Mendiak “ Bilbao Basketek eta beste edozein klubek Federazioko ateak zabalik dituela azaldu zuen, beharrezkoa denean laguntzeko gaudela azalduz”.

Sari emate ekitaldian Jose Luis Zubizarreta CB Oribeltzako Presidenteak hitz egin zuen, Denboraldiko Klubaren saria jaso zuen eta bere klubaren hasierako ibilbidea azaldu zuen. Etorkizuneko erronken berri ere eman zuen. Mikel Sainz de la Maza izan zen denboraldiko jokalaria. Santurtziko jokalariak denboraldi bikaina egin ondoren, ez zuen bere etorkizunari buruzko berririk eman. Itziar Ariztimuño ez zen ekitaldian izan, izan ere Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin jokatzen dabil bilbotarra eta bere partez Natalia Lopez bere lehengusina izan zen saria jasotzen. Epaileei dagokionez, Fernando Garzonek Espainia ea Europako elitean egoteagatik saritua izan zen. Azken aldian FIBAko komisario lanetan ibili denak une dibertigarriak utzi zituen. Urteko entrenatzailearen saria Natxo Lezkanok jaso zuen. Lugoko entrenatzaileak ACBra igotzea lortu du aurten. Talde Galiziarrari igoera honek zer suposatzen dion azaldu zuen.

Aurtengo berritasun nagusia Fair Play sarietan izan zen. Distintzio hau Erandio Altzagako Mirian Garcia eta Nahikari Saezen jaso zuten, medikua eta fisioterapeuta urrenez urren. Jokalari biek  Sara Ballesteros aurkariari artatu zioten, eta honek izandako arreta eskertu nahi izan zien.

Input Konpainiako Marcos Garcia Casanova eta Aiala Etxegarai Mendigurenek koreografia ederra egin zuten, dantza garaikidearen bitartez saskibaloi partidu bat simulatuz.

Bukatzeko, gaueko momenturik hunkigarriena Urrezko Intsigniaren ematearekin batera iritsi zen. Juan Garteizek jaso zuen saskibaloiari emandako guztiagatik eta Vakuva proiektuaren bitartez egin duen lana aitortzeko.Bertaratu ezin izan arren, Juanma Lopez Iturriaga eta Jorge Linaresek mezuak eskaini zizkioten entrenatzaile bilbotarrari eta emozionatu egin zen. Koldo Mendiak jarri zion Urrezko Intsignia.

Sarituen argazkia eta ondorengo luncharekin eman zitzaion amaiera edizio honi.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak