Neskek ere amaitutzat eman dute HTZ-n hiru egunetan egindako lana. Datorren astean 13-14 jokalariko zerrenda emango dute hautatzaileek eta bertan egoteko ahalegin handia egin dute guztiek. Lan bikaina egin dute, lehiakortasuna oso handia izan da eta Euskadi eta Nafarroako Lurraldeen Arteko txapelketak prestatzeko lana egina dago.
Ostirala,larunbata eta igandean egon dira hautatutako Haur eta Kadete mailetako jokalariak Fadurako HTZ-n. 6 lan saio izan dira orotara Aitor Lezea eta Ivan Garciaren gidaritzapean. Jokalariek aurreikuspen guztiak bete dituzte.
Datorren astetik aurrera deialdi berriak jakitera emango dira.