Emakumeak protagonista diren martxoaren 8 honetan Bizkaiko Saskibaloia osatzen duten emakumeei eman nahi izan diegu hitza. Galdera bakarra egin diegu guztiei: Zer aldatu ebar da zure esparruan (jokalari/entrenatzaile/kirol zuzendari/kazetari/administrazio…) genero berdintasuna lortzeko?
Pilar Pérez, 1. Presidenteordea
Federazioko zuzendaritzako kide bezala ez nuke ezer aldatuko. Gaur egun genero biek berdintasun, erantzunkizun eta ardura berdinak dituzte beraien zereginetan.
Entrenatzaile bezala, batzuk eta besteak baloratzeko era aldatuko nuke. Uste dut ez direla genero biak berdin tratatzen. Ezin ditut ulertu mutilei “nahi dudana egiten utziko diot” eta neskei “ zu egon zaitez hor ixilik jesarrita” zuzendutako hitzak, edo “ Partidu hau azkar joango da, neskek jokatzen dute eta gainera bigarren mailakoak” bezalako esaldiak”. Pixkanaka hau aldatzen joatea espero dut eta guztiok pertsona bezala jokatzea saskibaloi kantxan, eta ez soilik genero bezala.
Nerea Marquijano, Zuzendaritzko Batzarkidea
Zuzendaritzako kide bezala ez dut genero aldaketarik nabaritzen eta ez nuke ezer aldatuko.
Entrenatzaile eta jokalari bezala diferentzia gehiago ikusten ditut. Kirol arloan diskriminazioa existitzen da eta lan gehiago egin behar dugu berdintasunaren alde. Pausuak eman ditugu baina oraindik lan asko geratzen da oraindik, adibidez instituzio eta gizarte arloko aitortza.
Natalia Villota, Zuzendaritzako Batzarkidea
Gaur egun gizarte berria nola hazten den ikusita berdintasun arrakala geroz eta txikiagoa da baina gauzak ez dira gauetik goizera aldatzen.
Pertsonalki ez naiz emakume izateagatik diskriminatua sentitzen, baina agian hori bizitzak bakoitzari eman dion izaeragatik izan daiteke. Dena dela egia da oraindik erabaki bat hartzera orduan emakume bakarra dagoenean ez zaiola berdintasunez kontuan hartzen… Baina ziur nago laister iritsiko dela emakume zein gizonezko izateagatik berdin berdin tratatuko zaien eguna.
Maite Pozo, Idazkari orokorra
Uste dut federaziotik asko landu eta zaindu dugula berdintasunaren Gaia eta argi dago urteak pasa ahala eboluzionatuz joan dela, baina ziur nago oraindik asko dugula egiteko.
Ibilbide luzedun profesional bezala, hainbat egoeretan egon naiz baina egia da urte asko pasa direla berdintasun ezik sentitu gabe,
Pili Lafuente, Administrazioa
Saskibaloiaren munduan jokalariek toki garrantzitsua dute. Entrenatzaile eta zuzendaritzako karguetan aurrerapausoak eman behar direla uste dut.
Pertsonalki langile bezala eboluzioa positiboa izan dela deritzot baina orokorrean asko dago egiteko.
Pili Fernández, Administrazioa
Emakumearen ikusgarritasuna gehitzea falta da entrenatzaile, arduradun postu kirol Zuzendaritza esparruan.
Partikularki, lan arloan ez dut inolako berdintasun ezik pairatu.
Naia Fernández, Komunikazioa
Bizkaiko Federazioan sentsibilizazio berezia dagoela uste arren, kirol prentsaren munduan eboluzio hau oso astiro doala uste dut. Orain 20 urte oso neska gutxi geunden kirol arloko kazetaritzan, ondoren kirol arloko emakumeak esteorotipatu egin zen eta gaur egun normaltasun fase batean sartu gara.
Komunikabideetan nesken zuten presentzia beste gai bat da. Gaur egun oso urria da. Nesken lorpenak ez dira gizonezkoen neurri berdinean ageri. Selekzioen arduradunek sentsibilizazio handiagoa behar lukete eta koherenteak izan gizarteari helarazten zaionarekin. Uste dut neskek eta instituzioek ez luketela erosi eta diruz lagundu behar kontra azalean ikono sexual soil bezala emakumeak jartzen dituzten komunikabide horiek…