Kadeteen Bizkaiko Selekzioak Euskadiko Txapelketa prestatzen hasi dira

Gizonezkoen Haur eta Kadete Selekzioak HTZ-n lanean dabiltza jada

5 hilabete barru Kadeteen Euskadiko Txapelketa ospatuko da baina Bizkaiko hautatzaileak hasiak dira 2016an izandako txapelketa arrakastatsua errepikatzeko prestaketa lanetan.  Ez dira geldirik egon, izan ere jokalariak ikusten ibili dira eta ekainaren 4ean ospatuko den lehendabiziko deialdia prest dute.

Hau izango da Kadeteekin izango duten lehendabiziko hartu emana eta deialdi zabalak dira. EMAKUMEZKO KADETEEN Bizkaiko Aurre-Selekzioaren deialdia. Entrenamendua Ekainaren 4an, Igandea, ospatuko da Durangoko Jesuitak Ikastetxean.

Emakumezko Kadeteen Deialdia

GIZONEZKO KADETEEN Bizkaiko Aurre-Selekzioaren deialdia.

Entrenamendua Ekainaren 4an, Igandea, ospatuko da Getxoko HTZ-n. Jokalariak 15:45etan aurkeztu beharko dira.

Gizonezko Kadeteen Deialdia 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak