EUSKAL LIGA:Bilbao Unamuno fidatu egin da Tabirakoren aurka baina gizonezkoen Junior mailako derbia irabazi du estutasunen bat izan ostean

EUSKAL LIGA:Bilbao Unamuno fidatu egin da Tabirakoren aurka baina gizonezkoen Junior mailako derbia irabazi du estutasunen bat izan ostean

Euskal Ligak aurrera darrai eta asteburu honetan Gizonezkoen Junior mailako derbi interesgarri bat izan dugu Tabirako Baqué eta Bilbao Unamunoren artean. Garaipena Bilbotarrentzat izan zen. Kadete mailako Loiola Indautxuke re garaipen garrantzitsua lortu zuen ISB taldearen aurka.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Asteburuko partidu nagusienean Tabirakok eta Unamunok defentsan partidu bizia jokatu zuten. Erasoan bisitariak gehiago asmatzen hasi ziren eta lehendabiziko 5 minutuak igarota 2-8 aurretik zihoazen. Aldaketak hasi zirenean partidua berdindu egin zen, 11ko berdinketarekin. Berdinketa Menak apurtu zuen kontraeraso eta 2+1eko batekin. Bigarren laurdenean defentsan presioa areagotu zuten eta horri esker baloi lapurretak gauzatu zituzten baina ez zuten behar bezala aprobetxatu. Partidua zoratzen hacia zen, kontraeraso eta talde bien paseen zehaztugabetasunekin. Dena dela, Unamuno pixkanaka abantailak lortzen hasi zen, 10 puntuak soberan igaroz. Partiduak zenbaki baxuetan jarraitzen zuen.

Atsedenaldiaren ondoren markagailuaren joerak berdina izaten jarraitu zuen, 20 puntura arte. Laurdenaren azken zatian dinamika hori etxekoen alde aldatu zen, defentsan hobeto aritu zirelarik. Azken laurdena Menaren hiruko batekin hasi bazen ere (38-58), Tabirakok ondo erantzun zuen eta Unamunok irabazita zuen partida bat galtzeko arriskua ikusi zuen, urduritasuna sortuz, eta durangarrek 9-0eko partziala lortu zuten,6 puntu jarraian lortu zituen Markel bikain batekin. Bukatzeko lau minuturen faltan, aldeak 10 puntu baino baxuagoak ziren eta bi minutu baino gehiagoren faltan 4-5 puntura hurbiltzeko aukera izan zuten. Azkenean 60-68.

GetxoSaskik aurreko partiduetako zentzazio onak berretsi zituen, denboraldiko lehendabiziko garaipena lortuz ISB taldearen aurka 77-48.

GIZONEZKO KADETEAK

Bilbao Unamuno ez zuen lan erraza izan Fundacion 5+11 Izagabe 97 taldearen aurka baina garaipena lortu zuen (64-72). Construcciones Armetik hobeto jokatu zuen baina gipuzkoarren intentsitatearen aurrean puztu egin zen. Loiola Indautxu bere aldetik etxean irabazi zuen talde bakarra izan zen Zaher taldearen aurka 85-63.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Loiola Indautxuk Aranurren aurka (84-36). Luis Agirreren neskek defentsa maila ikaragarria erakutsi zuten eta saskiratzeetan bikain aritu ziren. Horri, Erreboteetan ere erabateko kontrola erakutsi ziela gehitu behar zaie Bilbotarrek lehen laurdenean baino ezin izan zuten partiduan sartuta egon.  Nerea aurre bere jokalariak aktibatzen saiatu zen baina alperrik.

Gainera Gernikak etxean aurrenekoz galdu zuen Araskiren aurka. Arabarrek,partiduko momentu garrantzitsuetako antsietatea hobeto kudeatu zuten (61-66). Arabarrek hirugarren garaipena jarraian lortu zuten eta faboritoen artena aurkitzen dira. Tabirakok ere galdu egin zuen Asador 10en aurka 64-45.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Albiste hobeak kadeteetan. Laoiola Indautxuk 53-63 irabazi zion ISB taldeari. Ondo hasi ziren bizkaitarrak defentsan eta asmatuz erasoan. Alex aurrerenak ideia argiekin irten ziren eta horrek Beñat Aldalurrenak ezustean harrapatu zituen. Movilteck taldeko defentsari bizkaitarren erritmoa mantentzea asko kosta zitzaion. Bigarren laurdeneko azken segundoetan 6-0eko partziala lortu zuten eta horri esker gaipen aukerak mantendu zituzten (27-30).

Atsedenaldiaren ondoren Loiolak intentsitatea berreskuratu zuen, jokoaren kontrola lortuz. Vindelen (24 puntu) berreskuratze baten ondoren, 9.minutuan +12koa ezarri zuen baina Bersitain eta Otaegik jarraian  lorturiko bi saskiratzeri esker bizkaitarren break-a gelditu zuten. Bastidak lorturiko hiruko batek taldea suspertu zuen baina  defentsako huts egite eta erasoko galerek aukera gabe utzi zioten. Kanpoko taldeak +20ko abantailak lortu zituen eta hortik aurrera partidua erosotasunez kontrolatu zuten. Movilteck taldeak lanean jarraitu zuen eta partidua zentzazio eta jarrera bikainekin bukatu zuten, Loiola Indautxuren garaipena arriskuan jarri gabe.

Gernikak 47-68 irabazi zion Kirola Arabari Gasteizen. La Salle Bilbao irabazi ezinik jarraitzen du Ointxe Araskiren aurka 51-93 galdu ondoren.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak