BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Luzapenean irabazi du Escolapiosek Emakumezko Juniorretan, partidua irauli ondoren

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: Luzapenean irabazi du Escolapiosek Emakumezko Juniorretan, partidua irauli ondoren

GIZONEZKO JUNIORRAK

Jardunaldiko partidua maila honetan eman zen Escolapios eta Dosa Salesianosen artean. Talde biak huts egite gutxirekin abiatu zuten partidua, baina gutxi asmatuz saskiaren aurrean. Arin bukatu ziren huts egiteak eta Dosa abantaila txikiak lortzen hasi zen, 18-20 lehen laurdenean. Bigarren laurdenean barakaldarrak eroso ibili ziren eta 8 puntu arteko abantailei esker Natalia Billotak partidua eten beharra izan zuen. Geldialdiaren ondoren, Escolapiosek min asko egin zuen, atsedenaldira 33-38 iritsi ziren.

Hirugarren laurdenean ezkerraldekoek erritmo bizia jarri zuten, saskiratze azkarrak bilatuz. Urdinek ordea ez zuten amore eman eta erne jarraitzen zuren 41-51. Azken laurdenean EscolapIosek joko bikaina erakutsi zuen, errebotean oldarkor jokatuz eta kontraerasoekin min eginez. Dosa partidua isteko zorian izan zen, baina jaurtiketa libreetan ez zuten Asmatu eta ezin partidua erabakita utzi. Ane Garcia de Vicuña protagonista izan zen azken minutuetn  eta hgiruko bati esker luzapenEra joan ziren. Hortik aurrera etxekoak hobeto aritu ziren. Amaieran 74-64.

B multzoko gainontzeko bi partiduetan alde handiak eman ziren. Askartzak arraz irabazi zion Getxosaskiri  eskuinaldeko derbian 55-28. Paulesek puntu bategatik galdu zuen emozioz beteriko partiduan 46-47. Emakumezko juniorren A multzoan ia ia kanpoko talde guztiek lortu zuten garaipena. Unamunok 40-50 Tabirakori eta La Sallek 27-72 Mungiari. Bukatzeko Zornotzak azken unean lortu zuen garaipena Ixerbekoan Leioaren aurka 41-39.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Ibaizabalek eta Getxosaskik abantaila handiarekin irabazi zuten. Galdakaokoek 22-117 La Lassen eta GEtxok 39-68 Escolapiosen. Bukatzeko, Berrio Otxoak partidurik galdu gabe jarraitzen du, Paules Dyper Uniformes taldeari 63-52. B multzoan Tabirakok 57-54 irabazi zion Unamunori Landakon eta sailkapen buruan da.  Askartzak 62-20 irabazi zuen defentsa sendo bat erakutsiz. Bukatzeko, Gernikak lehendabiziko garaipena lortu zuen Ugeraga Sopelaren aurka 60-58.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Hiru garaipen lortu dituzte gureek, etxean bik eta etxetik kanpo bakarra, gizonezko juniorren A multzoan.  Escolapiosek 52-60 irabazi zion padurari, lehen garaipena eskuratuz. Santurtzik etxean ondo irabazi zion Berrio Otxoari 70-39 eta bukatzeko, multzoko lehen bi talde indartsuenen arteko partiduan Bilbao Basket Fundazioak 85-59 irabazi zion Tabirakori. B multzoan Leioak 56-64 irabazi zion Ibaizabali eta La Sallek 92-39 Getxosaskiri. Talde biak sailkapen buruan daude. Paules Autoescuelas Luisek lehendabiziko garaipena lortu zuen Unamuno ESP taldeari 50-88 irabazita.

GIZONEZKO KADETEAK

Hiru talde daude partidurik galdu gabe gizonezko kadeteen A multzoan. Guztiek bigarren garaipena lortu dute jardunaldi honetan etxean.  Paulesek bigarren garaipena lortu zuen Abando Unamunori 74-45 irabazita. Santurtzik eta Bilbao Basketek gupidarik gabe irabazi zioten 108-22 eta 93-27 Loiola Indautxu eta Urdanetari hurrenez urren. B multzoan  bi partidu jokatu ziren. Berrio Otxoak 34-60 irabazi zion Ibaizabali eta Leioak 61-46 Tabirakori. Bukatzeko, Unamuno ESP-k Zornotzari 92-37 irabazi zion.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak