EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuk Gernikari irabazi dio (EK) eta azken jardunaldian jakingo du Espainiako Txapelketarako txartela lortzen duen

EUSKAL LIGAK: Loiola Indautxuk Gernikari irabazi dio (EK) eta azken jardunaldian jakingo du Espainiako Txapelketarako txartela lortzen duen

(ARGAZKIA: Ángel Grande) Zortzigarren jardunaldia izan dute Euskal Ligetako biagarren fasean eta lau txartel zuzenetik bik jabea dute dagoeneko, Baskonia bai Juniorretan eta Kadeteetan. Emakumezkoetan dute esperantza jarria gure taldeek Espainiako Txapelketarako txartela lortzeko. Loiola Indautxuk Gernika KESB taldearen aurkako derbian gailendu zen eta  azken jardunaldian Ointxe Araskiri irabaziz gero lehen postuan egongo da. Gernikak juniorretan ere aukera guztiak mantentzen ditu.

EMAKUMEZKO KADETAK

Malosten jokatu zen talde bizkaitarren arteko partidu nagusia Loiola Indautxu liderra eta Gernikaren artean. Hasieratik berdintasuna izan zen nagusi. Jorge Elorduyrenak hobeti irten ziren eta Jone Zubiagak erantzukizuna bere gain hartzeko gogoa erakutsi zuen. Lehen 4 minutuetan 8-5.Leyre Vindellek dinamika aldatu nahi zuen baina Markuerkiagak hirukoa sartu zuen eta horrela joan zen partidua bigarren laurden erabakigarrira arte.  Uxue Esparta izan zen Loiolakoen liderra une horietan Colinoren laguntzarekin.17. minutuan 21-30 eta gernikarrak ez zuten konponbiderik aurkitzen. Atsedenaldian 23-32.

Hirugarren laurdenean Leyre Vindeli esker abantaila 26-40ra handitu zuten bilbotarrek. Gernikak arazoekin jarraitzen zuen baina Loiola ere huts egiten hasi zen. 6 minuturen faltan 38-46. Tentsio une horiekin Uxue Espartak erantzukizuna bere gain hartu zuen eta abantaila bermatu zuen 45-55.

A2an garaipena lortu zuen La Salle Bilbao Araski Ointxeren aurka.Askartza Claret salbazioko bigarren postua lortzeko borrokan jarraitzen du Kirolak Araba aurkari zuzenari 56-58 irabazita.

GIZONEZKO KADETEAK

Soilik garaipen bat lortu dute A1eko talde bizkaitarrek. Bilbao Unamuno izan zen garaipena lortu zuen talde bakarra, 57-61 Zarautzeri. Gutxienez hirugarren postua ziurra du. Laugarren postua Loiola Indautxurentzat izango da, azken orduko desastrerik eta Zornotzarren erreakzio ikaragarri bat ezean. Bilbotarrek 60-88 galdu zuten Fundación 5+11 taldearen aurka eta Zornotzak ere ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Easoren aurka 30-85. Kerman Salazar eta Mikel Aldairen falta asko sumatu zen.

A2an derbia izan genuen Paules Galtzagorri eta Limpiezas Al Garbiren auka. Barakaldarrak 96-62 nagusitu ziren eta horrenbestez Javi Garcia Panizorenek salbazioa garaipen bakarrera dute.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Kadeteetako derbi berdina izan genuen juniorretan baina faborito paperak aurkakoak ziren. Gernikak 53-714 irabazi zion Loiolari eta multzo honetako liderra da beste bi talderekin berdindurik. Aranur taldearen aurkako hurrengo partidua erabakigarria izango da.

A2an albiste bikainak ditugu,naiz eta bi talde bizkaitarrek elkarren aurka jokatu. La Salle eta Tabirakoren aurkako partidua durangarrentzat izan zen eta talde biak maila mantentzeko postuetan aurkitzen dira. Durangarrek atzetik duten hirukoteak baino garaipen bat gehiago dute. Multzo horretan aurkitzen da Deusto.

GIZONEZKO JUNIORRAK

GetxoSaskik galdu egin du Elkar Autocares taldearen aurka 48-80 eta azken jardunaldietan lortutako progresioak ezin izan du jarraipenik izan. Loiola Indautxuk ere porrota jaso du Fundación 5+11 taldearen aurka eta baskoniarrak sailkapen matematikoa lortu dute Espainiako txapelketari begira. Bilbao Unamuno-ISB partiduan emozio handia izan zen eta 67-61 nagusitu ziren bizkaitarrak. Partidua hirugarren laurdenean erabaki zen urdinek 24-7ko partziala lortu eta gero.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak