EUSKAL LIGAK: Kadeteetan Bilbao Basket Fundazioa azpitxapeldun eta Gernika Espainiako Txapelketara

EUSKAL LIGAK: Kadeteetan Bilbao Basket  Fundazioa azpitxapeldun eta Gernika Espainiako Txapelketara

Pasa den asteburuan eman zitzaion amaiera Kadete mailako Euskal Ligari lauko finalekin. Mutiletan Bahk-ek mutilen 4 talde onenak elkartu zituen eta nesketan Arrasaten izan zen finala. Mutiletan Bilbao Basket Fundazioa finalera sailkatu zen eta gauzak zail jarri zizkion Baskonia ahaltsuari. Nesketan Gernika KESB finalera sailkatzetik gertu egon zen baina Espainiako Txapelketarako txartela lortu zuen.

EASO 51 – GERNIKA KESB 48

Partiduan sartzea kostatu zitzaien gernikarrei, 7-1.Biana 10. minuturako iraultzeko gai izan ziren, 12-16. Ez zuen inork dominatzen eta huts egite asko burutu ziren. Atsedenaldira 26-23.

Bigarren zatian Easo nagusi izan zen, erraz saskiratu zuen. Urruneko jaurtiketekin saiatu zen Gernika. 11 puntuko aldeak Easoren alde 10 minuturen faltan, 44-33. Mikelo Retolazarenek nortasuna erakutsi zuten eta luzapena lortzetik gertu izan ziren. Motxobek aukera izan zuen baina ez zen sartu  eta jarraian Easok saskia sartu zuen. Azken jabetza gernikarrena izan zen baina Ruizek ez zuen asmatu.

Gernikak sari handia irabazi zuen. Asador 10 Gibajasek Ointxe Araskiren aurka jasandako porrotari esker, Busturialdekoek Espainiako txapelketarako txartela lortu zuten.

FUNDACIÓN BILBAO BASKET 69 – EASO 52

Partidu zaila zuen Bilbao Basketek finalerdietan. Easo lehen faseko garaile izatetik zetorren eta bakarra izan zen Baskoniari aurre egiten. Finalera sailkatzea oso zaila aurreikusten zen.  Lehen minutuetan berdintasuna nagusi izan bazen ere Bilbao Basket Fundazioak oreka erakutsi zuen bere jokoan, barrutik kontrolatu zuen eta kanpotik asmatu. 10 gora atsedenaldian, 38-28. Bigarren zatian bizkaitarrek ez zuten hutsik egin eta eroso irabazi zuten.

5+11 FUNDAZIOA 75 –BILBAO BASKET FUNDAZIOA 70

Inolako presio gabe ekin zion Bilbao Basketek finalari. Ondo hasi zen kontraerasoan eta balia ondo gidatu zuten. Asmatzeari dagokionez ez ziren din ibili eta Baskoniak barneko jokaldiekin asko zigortu zion /(24-12, 10.min). Aitor Urizen taldeak gogor eutsi zion eta saskiaren aurrean gehiago lortu zuen. Etxekoak deseroso zeuden, bizkaitarren erritmoa jarraitu nahian. Atsedenaldian, 38-27.

Bilbao Basket Fundazioak argi zeukan nola jokatu: defentsa, erreboteak hartu eta kontraerasoak. Horrela izan zen, 5-17ko partziala eta Gorka Allendek partidua iraultzea lortu zuen, 43-44. 5+11 Fundazioa ez dago ohituta egoera hauetara eta asko sufritu zuen. Bilbao Basket gozatzen zebilen baina Lopez eta Querejetaren jaurtiketa libreen asmatzeak bilbotarrei zuzenean eragin zien. Euskadiko Azpitxapeldun geratu ziren partidu on bat eta gero. Orain Espainiako Txapelketa dute jomugan.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak