EUSKAL LIGAK: Loiola eta Unamuno, Gizonezkoen Euskadiko Kadete mailako finalean

EUSKAL LIGAK: Loiola eta Unamuno, Gizonezkoen Euskadiko Kadete mailako finalean

Finalerdietan bi talde bizkaitar genituen eta horrek gure lurraldeko bi kidez osoturiko finala ahalbidetu zezakeen eta horrela izan zen. Gizonezko Kadeteen fase finalean Unamunok 68-54 irabazi zion Easori eta Loiolak 80-71 irabazi zion Fundación Baskoniari. Euskadiko titulua jokatuko den finala Igande honetan ospatuko da Loiola Indautxun 10:00etatik aurrera.

LOIOLA INDAUTXU 80  – FUNDACIÓN 5+11 71

Loiolaren denboraldi bikainak ez zuen zentsu handirik izango finalerako sailkatuko ez balitz .Lehendabiziko minutuetan Fundación hobeto kantxaratu zen 4-9 (3.min) baina orduan etxeko taldeak 3 hiruko jarraian sartu zituen eta 9. Minuturako 17-16 aurretik ziren. Baskonistek baloia hobeto gidatzen zuten eta jaurtiketa hobeak aurkitzen zituzten 17-28 (13.min). Loiolak pixkanaka funtzionatzen zuen eta 13-0eko partzial batek markagailua iraultzea ahalbidetu zuen. Bigarren zatian erregulartasun gehiago behar zuen etxeko taldeak irabaztea nahi bazuen eta 34-32 joan ziren atsedenaldira.

Bigarren zatiaren hasierako minutuak garrantzitsuak izango ziren. Baskoniak lehen akzioan lorturiko hirukoak Fundación aurretik jarri zuen 34-35 baina orduan 15-2ko partziala lortu zuten 4 minututan, 49-37koa ezarriz. Tarte horretan lan bikaina egin zuten, Lakabeg bikain aritu zen eta Aritz Gutierrezek distantzia luzetik asko asmatu zuen. Partidua kontrolpean zuten Indautxukoek.

Orain Fundación taldeak gauzak aldatu behar zituen eta atsedenaldietan gauzak aldatzen saiatu ziren. Gorritxoek aldaketak egin zituzten eta gasteiztarren erasoaldiak aguantatu zituzten. Azken laurdena 53-48ko markagailuarekin abiarazi zuten.

Benetako ordua iritsi zen. Fundación saskiratze errazetan huts egiten zuen. Madridek hiruko bat sartu zuen eta 62-57ko markagailua zegoen. Barneratze batzuk egin ziren eta lau minuturen faltan 64-57.

Fundacionek partidan sartuta jarraitzen zuten eta azken 2 minutuak 5 puntuko aldearekin abiarazi zituzten. Aritz Gutirrezek hiruko lerrotik sartu zuen eta jarraian bilbotarren jaurtiketa libreek garaipena eta finalerako pasea ziurtatu zuten.

UNAMUNO 68  – EASO 54

Lau aldiz jokatu zuten beraien artean talde biek denboraldi honetan eta lauetan Unamunok irabazi zuen. Jon Bilbaoren taldeak barandalla sukarrarekin zuen.

Alvaro Madina kapitainak hasierako urduritasunarekin bukatu zuen baina Easok hegaleko Gonzalez jokalariarekin erantzun zuen. 5.minuturako 4-9 joan ziren.  Donsotiarrak eroso zeuden Bilbotarren banakako defentsarekin eta 7. Minutuko 5-14ak zalantzak sortzen zituen. Donostiarrek asmatzen jarraitu zuen, baina minutuak pasa ahala Unamunok berdinketa hurbilago zuen, atsedenaldirako 35-38.

Easok perimetrotik protzentaia onekin jarraitzen bazuen, markagailuan aurretik egongo ziren.  24. Minutura arte horrela izan zen, baina orduan Unamunoren erantzuna iritsi zen. Ballesteros eta Del Valen hirukoek, Fernandezen emandako orekari batuz 19-0eko partziala lortu zuten eta horrek Easori gauzak zail jarri zizkion. Donostiarrak atzetik ziren markagailuan eta ez ziren gai izan  bizkaitarrei buelta emateko.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak