EUSKAL LIGAK: Derbi bizkaitar asko, indar orekatuekin

EUSKAL LIGAK: Derbi bizkaitar asko, indar orekatuekin

Onena hasi da eta igartzen da fase labur onetan porrotak garesti ordaintzen direla. Bigarren jardunaldi honetan bizkaitarren arteko partiduak izan ditugu, gehienetan emaitza logikoak eman direlarik. Hona hemen jardunaldi honetan gertatu denaren laburpena.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

A1

Berdindua eta pixka bat arraro dago multzo hau. Gernika KESB 48-64 irabazi zion Araba La Bolsa Generosa taldeari, baina Tabirako Baqué Ak 75-46 galdu zuen Araskiren aurka. Hori dela eta soilik Ibaetak irabazi ditu orain arte jokatutako partida biak.

A2

Esperientzia garrantzitsua da eta horren adibide dugu Loiola Indautxu. Bilbotarrek 50-65 irabazi zioten Bera Bera taldeari, average oso garrantzitsua lortuz. La Salle Bilbao lehendabiziko garaipena lortu du Euskal Ligan Atleticori 46-50 irabazita. Donostiarrak azken postuan daude Construcciones Zamakoarekin batera. Azken hauek partida hobea jokatu zuten, baina ez zen nahiko izan garaipena eskuratzeko San Viatorren aurka 62-50.

GIZONEZKO JUNIORRAK

A1

Derbi polita bizi izan genuen Landakon Tabirako Baqué eta Bilbao Unamunoren artean. Garaipena Bilbora joan zen, 59-60, baina egia esan,garaipena alde bietara joateko aukera egon zen. Etxeko taldeak Bilbotarren pibotek baloirik ez jasotzeko lan gogorra egin zuten.Tabirakok markagailuan aurretik joatea lortu zuen, 11 punturainoko aldea lortuz. Unamunok hirukoak behar zituen partiduan sartzeko eta baita lortu ere. 0-13ko partziala lortu zuen. “Tabirako genea” nabarmendu egin zen eta garaipenean sinesten jarraitzen zuten baina ez zen nahikoa izan. Azkenean 59-60.

A2

Maila mantentzeko borrokan dauden talde bizkaitarrak zentzazio onak erakutsi zituzten. Ziorkontrol Getxosaskin 79-53 irabazi zion Zarautzi eta lider jarraitzen du. Loiola Indautxuk bere lehendabiziko garaipena lortu zuen Fundación B taldearen aurka (75-57) eta aurrerantzean gorantz egiten jarraitu nahi du.

EMAKUMEZKO KADETEAK

A1

Jardunaldi bikoitza Gernika KSB taldearentzat eta garaipen bikoitza. Lehen jardunaldiko porrota eta gero, Gaizka Barearen neskek La Salle Bilbaori irabazi zioten. Deustukoak partiduan sarturik egon ziren baina gernikarren beste erritmo bat sartu eta gero 32-59 irabazi zuten. Gernika KESB taldeak 4.jardunaldian Mondragon Unibertsitatearen aurka jokatu beharreko partidua aurreratu zuten, 64-63 irabaziz. Aipatzekoa Gipuzkoarrak porrotik jaso gabe zeudela ordura arte.

A2

A2 multzoa Loiola eta Tabirakoren arteko derbiarekin abiatu zen, eta oraingoan ere garaipena Indautxukoentzat izan zen. Defentsa ona, hutsegite eza izan zen bilbotarren garaipeneko gakoa (61-57). Paules Dyoper Uniformes oraindik mailari egin ezinik dabil eta 78-43 galdu zuen Araskiren aurka.

GIZONEZKO KADETEAK

A1

Loiola Indautxuk joko onarekin jarraitzen du eta emaitza ezin hobeak lortu dituzte. Gorritxoen 60-62 irabazi zioten Gasteizen Fundación A taldeari.Bilbao Unamunok 70-60 irabazi zion Easori, hobekuntza nabaria erakutsiz. La Salle Bilbao igo berriak oraindik ez du partidurik irabazi maila hobea erakutsi zuen, Takeren aurka 66-59 galdu eta gero.

A2an ez dugu talde bizkaitarrik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak