Lointek Gernika Bizkaia, RETAbet Bilbao Basket, Zornotza eta Bilbao BSR, garaipenak sailkapenaren goialdean jarraitzeko

Lointek Gernika Bizkaia, RETAbet Bilbao Basket, Zornotza eta Bilbao BSR, garaipenak sailkapenaren goialdean jarraitzeko

Gutxigatik baina ezin. Talde bizkaitar guztien plenoa lortzetik gertu egon gara asteburu honetan FEB mailako lehiaketetan. Lointek Gernika Bizkaia, RETAbet Bilbao Basket, Zornotza eta Bilbao BSR-k sailkapenaren goialdean egotea ahalbidetzen dien garaipenak lortu dituzte. Santurtzik eta GDKO Ibaizabalek ezin izan dute irabazi.

 

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 80 – BEMBIBRE 60

Lointek Dia Ligako kolidertzan da Bembibreren aurka lana kondo egin ostean. Talde biek asko asmatu zute lehen laurdenean baina bigarrenean talde gernikarrak abantaila txikia lortu zuen  defentsan lan gogorra eginez. Atsedenaldia eta gero Lointek Gernika Bizkaiak ez zuen partidua apurtu baina Bembibre ez zen gai aldeak murrizteko. Azken laurdenean ordea 15-2ko partzial bati esker bizkaitarrek Leongo taldeari aukerarik gabe utzi zioten. Girona Avenidari irabazi ondoren bizkaitarrek, kataluniarrek eta Salamankakoek osotutako hirukotea dago sailkapen buruan, hirurak 9-1eko balantzearekin.

RETABET BILBAO BASKET 73 – OURENSE RIO TERMAL 60

Azken txanpan dena eman zuen RETAbet-ek Ourenseri irabazteko eta ondorioz sailkapenaren goiko postuetan jarraitzeko. Lehen laurdenean talde bilbotarrak zeraman partiduaren erritmoa baina laurdena amaitzear zela hiruko bat sartu zuten galiziarrek zelai erditik eta 20-16 hurbildu ziren. Bazirudien etxeko taldeak ez zuela arazorik izango baina 0-12ko partzial bati esker partidua ez zen azken unera arte erabaki. Azken laurdenean 8-0eko partziala lortu zuten bilbotarren hasi bezain laster eta Salgadoren hirukoarekin amaitu zen.

JUARISTI ISB 63 – ZORNOTZA ST 64

Zilarrezko LEB mailan Zornotzak Azpeitian justu-justu irabazi zuen eta ondorioz kolidertzan da beste hiru talderekin batera. Bazirudien Mikel Garitaonandiaren taldeak euskal derbia kontrolpean zuela 42-57, baina azpeitiarrek  hirukoei esker 21-7ko partziala lortu zuen 90 segundoren faltan 63-64 jartzeko. Zornotzarrak ez ziren gai saskiratzerik sartzeko baina etxekoek ez zuten asmatu momentu erabakigarrienean eta partidua ezin irauli geratu ziren.

ARDOI 67 – GDKO IBAIZABAL 64

Bisita zaila zuen asteburu honetan GDKO-k Nafarroa aldean. Orain arte lehiaketako bigarren talderik onena da Ardoi baina bizkaitarrek dena eman zuten eta ezustekoa ematetik gertu egon ziren Jose Alcantarenak. Lehen zatia oso berdindua izan zen, 30-31. GDKO-k abiadura  abiadura hartu zuen eta Lazaroren barneko lan onak Peytonen fidagarritasunarekin batera galdakaoztarrak 14 puntu goitik jarri zituen azken laurdenaren hasieran. Momentu horretatik aurrera Ibaizabalek ez zuen asmatu, 5 minutuz saskiratzerik lortu gabe egon zen eta Ardoik markagailua iraultzea lortu zuen.

TIZONA 84 – SANTURTZI SK 65

Moreak esku hutsik bueltatu zen El Platiora eginiko bisitatik. Hirugarren laurdenean erritmoa galdu zuen eta etxeko taldeak 27-13ko partziala galdu zuen. Bizkaitarrak partidua iraultzeko aukerarik gabe geratu ziren.

BIDAIDEAK BILBAO BSR 65 – AMIBEL 37

Urteko azken partidua jokatzen zuen Txurdinagan Bidaideak Bilbao BSRk. Zaletuen aurrean itxura bikaina eman gura zuten bilbotarrek. Hasierako minutuetatik nagusi izan ziren etxekoak eta aurkariek ez zioten gauzak zail jartzea lortu. Minutuak aurrera pasa ahala argi geratzen zen bizkaitarren nagusitasuna. Egindako lan bikaina ospatzeko xanpaina izan zuten guztiek.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak