Pasa den asteburuan Bizkaiko saskibaloiaren historiaren zati garrantzitsu bat urteroko ohiko bazkarian elkartu zen. Ekitaldi hau Aguilas taldeak antolatzen du lagun zaharrekin eta iraganeko Bizkaiko saskibaloi momentu onak gogoratzen dituzte.
Oraingo honetan, Águilas taldeko eta estatuko saskibaloi jokalari garrantzitsuenetarikoa den Emiliano Rodriguezek ezin izan zuen joan baina mezu eta agur bat utzi zien bere lagunei.
EMILIANO RODRÍGUEZEN BIDEOA IKUSI
Iñaki Diez eta Asis Maguregui ekitaldiko antolatzaileek datorren urtean Paco Diezen heriotzaren 40. Urteurrena ospatzeko omenaldi handi bat egiteko lanean hasiak dira. Paco Diez Aguilaseko jokalari garrantzitsuenetarikoa izan zen, Bizkaiko eta Estatuko estandartea.