Umeen Gabonetako Parkeko txapeldunek beraien sariaz gozatu dute

Umeen Gabonetako Parkeko txapeldunek beraien sariaz gozatu dute

[box] Gabonetako oporrak bukatu dira eta horrekin batera bukatutzat eman da CLVI.Gabonetako torneoa-P.I.N. 2016/17- XII. Gabonetako B.E.C 2016/17 Torneoa. Txapeldun berriak izan ditugu aurten, nahiz eta Bizkaiko tradizio handieneko esperientziaz gozatzeko aukera izan duten guztiak txapeldunak dira.[/box]

Saskibaloiko bi aste, 100 ordu inguru, 135 talde, 600 jokalari baino gehiago, ia 500 partidu, 5 maila eta saskibaloi eta dibertsio asko izan dira pasa den larunbatean ateak itxi zituen eta ohorezko koadroa betea duen Gabonetako Umeen Parkeko puntu aipagarriak.

Txapeldunek eta txapeldunordeek  dagozkien dominak eta kopak jaso zituzten Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Zuzendari Tekniko eta Kirol Zuzendaria diren Jesús Ituño eta Iñaki Camareroren eskutik. Txapeldunek, larunbat arratsaldean ospatutako Endesa Ligako RETAbet Bilbao Basket eta Herbalife Gran Canariaren arteko partiduaz gozatzeko aukera izan zuten Bilbao Arenan.

Torneoko fidantza jasotzeko, Urtarrilaren 16tik aurrera egin ahalko duzue, Bizkaiko Saskibaloi federazioko ohiko ordutegian.

Ohorezko koadroa osorik jarraian ikus dezakezue:

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak