[box]Ostegun honetan ospatu da Bizkaiko Saskibaloiaren jaia Bilboko Fever aretoan. Gure lurralde historikoko txapeldun eta txapeldunordeak batzen dituen ohiko ekitaldi hau Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen du eta maila ezberdinetako kirolariek ongi merezitako garaikurrak jasotzen dituzte. Bertaratutakoek oso ondo pasatu zuten. [/box]
18:30etan zabaldu ziren Fever aretoko ateak Bizkaiko txapeldun eta txapeldunordeak diren 76 taldeetako kideak elkartzeko asmoarekin. Bertan izan ziren minibasketetik hasi eta Senior mailetarainoko kideak, eskola adinekoak eta federatuak, bai Liga Erregularrekoak eta bai Kopakoak. Festan murgiltzeko musika, dantza eta aurkezleen aurkezpenak izan genituen. Bizkaiko Saskibaloi Federazioa, bere presidente den Koldo Mendia buru zuela eta Bizkaiko talde nagusienetako jokalariak: Javi Salgado eta Borja Mendia Bilbao Basketeko kideak, Yaiza Lazaro eta Itziar Ariztimuño Lointek Gernika Bizkaia eta Ainara Ramarco GDKO Ibaizabaletik, bertan izan ziren.
Aurkezpenaren ondoren, oparien zozketa egin zen. Borja Mendia eta Salgadok atera zuten irabazleen boletoak. Irabazleak, Colegio Vizcayako Adrián entrenatzailea eta Loiola Indautxuko emakumezko haurren taldea izan ziren.
Hortik aurrera sari banaketa ospatu zen, lehendabizi eskola mailakoak eta azkenik federatuak. Tartean 16/17 ikasturteko irudiekin osoturiko bideo bat eman zen. Aitortza eta dibertsio momentu ederrez osoturiko eguna bizi izan genuen.